121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OROTZ-BETELU

Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Orotz-Beteluko Udalak, 2008ko irailaren 2an egin osoko bilkuran, legezko quoruma bildurik, honako erabaki hau hartu zuen:

5- Ikusirik egiturazko aldaketa egiteko proiektua, Orotz-Beteluko Udal Planean, Orotz-Beteluko 4. poligonoko 73. lurzatiari eta 177.aren zati bati dagokionez, baita 73. lurzatiarekin mendebaldetik muga egiten duen eta katastroan bide izendatzen den espazio libre landaredunari dagokionez ere, Rafael Aristu, María Eugenia Erro eta José Miguel Rodríguez arkitektoek prestatua eta Orotz-Beteluko Udalak sustatua.

Udalbatza osatzen duten 5 kideak bat etorririk eta, beraz, legeak eskatzen duen gehiengoa duela, erabaki da:

1. Hasiera batean onestea egiturazko aldaketa Orotz-Beteluko Udal Planean, Orotz-Beteluko 4. poligonoko 73. lurzatiari eta 177.aren zati bati dagokionez, baita 73. lurzatiarekin mendebaldetik muga egiten duen eta katastroan bide izendatzen den espazio libre landaredunari dagokionez ere, Orotz-Beteluko Udalak sustatua.

2. Jendaurrean edukitzea hilabetean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean ateratzen diren egunkarietan argitaratuta.

3. Jendaurreko aldiarekin batera Plana aldatzeko hasieran onetsitako proiektua Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, eman dezan Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.4 artikuluan aipatzen den txostena.

4. Espedientea tramitatzea Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearenezarriarekin bat.

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarriari jarraikiz.

Orotz-Betelun, 2008ko irailaren 4an.-Alkatea, Ainhoa Mendía Orradre.

Iragarkiaren kodea: L0813677