121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LODOSA

Antolamendu xehakatuko aldaketa puntuala, Arau Subsidiarioetako arau partikularren 37. artikuluan

Udalak, 2008ko irailaren 4an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, erabateko gehiengoaren erregelamenduzko quoruma zuela eta dagokion aktaren onespenetik ondorioztatzen dena gorabehera:

Hasiera batean onestea izen hau duen agiria: "Aldaketa egitea Lodosako Arau Subsidiarioetan, Los Cabezos alderdiari dagokionez, UE-23 (A.R.-2) unitatean", Loperena Portillo Arquitectos, S.L.k prestatua, 2008ko uztaileko datarekin, eta Carmelo Loperena Eslava, Luis Turiel Díaz eta Miguel Martínez de Morentin Morras arkitektoek prestatua. Xedea da urbanizazioa zaintzeko mantentze lanen batzordea eratu beharra kentzea eta, beraz, espazio publikoei dagozkien mantentze eta zaintze lanak Udalaren eskuetan gelditzea honezkero, udalerriko gainerako unitateetan gertatzen den gisara; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatzen denari jarraikiz, arkitekturaren gainean egin diren txostenekin bat eta bere oinarrien indarrez.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lodosan, 2008ko irailaren 5ean.-Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0813682