121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEOTZ

Ediktua

Esther Goñi Huartek gora jotzeko 8/4751 errekurtsoa paratu zuen, Leozko Udalak 2008ko maiatzaren 30ean hartutako erabaki hauen aurka: EEZBari buruzko erabakien berrespena; 2008ko oihangintza lanak egiteko kontratuaren esleipena; Gracida, S.L.k aurkeztutako plan bereziaren behin-behineko onespena.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketaren arabera, espedientean interesaturik egon daitekeen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iratxetan, 2008ko abuztuaren 18an.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0813838