121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE

Ollokilanda-Urbiko Plan Partzialeko urbanizazio proiektuaren separata. Hasierako onespena

Uharteko alkateak 2008ko irailaren 4an emandako ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Ollokilanda-Urbiko Plan Partzialeko urbanizazio proiektuaren separata, Areacea S.A. Hirigintza Kudeaketako Udal Sozietateak sustaturik eta Urgein Ingenieriak prestaturik, espedientean behar bezala eginbideturik agertzen den testuari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5 eta 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Uharten, 2008ko irailaren 4an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L0813665