121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE

Kalifikazio juridikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2008ko abuztuaren 28ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen espedientea abiaraztea jabari publikoko ZV3H lurzatiko zorupeko puska baten kalifikazio juridikoa aldatzeko, Erripagaina birzatitzeko proiektuaren ondoriozkoa, alegia. Lurzati hori Agoizko Jabetza Erregistroko 3.270. liburukian, 115. liburua, 218. orria, 7.904. finka zenbakiarekin inskribaturik dago eta seiehun eta berrogeita bat metro eta berrogei dezimetro koadro da (641,40 m²). Xedea garajea handitzeko aukera ematea da.

Horrenbestez, jendaurrean egonen da hilabetez, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, bidezko alegazioak aurkez daitezen, beharrezkoa bada. Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, jabari publikoko ondasun horren behar den azaleraren kalifikazio juridikoaren aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da.

Uharten, 2008ko irailaren 2an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L0813475