121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DONAMARIA

Herrilurraren desafektazioa

Donamariako Udalak, 2008ko ekainaren 20an egin osoko bilkuran, uztailaren 2ko 6/2008 Foru Legeak eskatutako gehiengoa bildurik eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ondasunen Erregelamenduari jarraikiz, honako erabaki hau hartu zuen:

1.-Herrilurretako 22.997,83 metro karratu desafektatzea, Landalurreko Ondasunen Erregistro Fiskaleko 2. poligonoko 554. lurzatiaren parte bati dagozkionak eta herrilurretako 16.689,33 metro karratu desafektatzea, Landalurreko Ondasunen Erregistro Fiskaleko 2. poligonoko 133. lurzatiaren parte bati dagozkionak, ondoren, 5. poligonoko 110. lurzatiarekin eta 4. poligonoko 74. lurzatiarekin trukatzeko, 10.490,03 metro karratu eta 29.197,13 metro karratu dituztenak, hurrenez hurren.

2.-Delako desafektazioa arautuko duten baldintza ekonomiko administratiboen agiria onestea.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea interesdunen eskura dago, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Donamarian, 2008ko irailaren 3an.-Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.

Iragarkiaren kodea: L0813753