121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUENIGO

Aldaketa hirigintzako hitzarmenean

Cintruénigoko Udalak, 2008ko abuztuaren 7an egin bilkuran, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

Ikusirik Garbayo Ayensa Promociones, S.L. enpresaren eskabidea, Udal honekin sinaturiko hirigintzako hitzarmenean aldaketa sartzeko eta, beraz, 7. klausularen epea bortz urtera luzatzeko bere idazkiaren agunetik aitzina, eta ikusirik, orobat, Idazkaritzaren 2008ko uztailaren 30eko txostena eta Obren Batzordearen egun bereko erabakia, aho batez erabaki da eskatutako epea onartzea, jendaurrean hogei egunean egon ondoan.

Cintruenigon, 2008ko irailaren 2an.-Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

Iragarkiaren kodea: L0813484