121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZARRAKAZTELU

AU3 mugatzeko proiektua eta birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena. Akats zuzenketa

Hona zer onetsi zuen Zarrakazteluko Udalak, 2008ko irailaren 3an egin osoko bilkuran: deialdiaren idazketan eta Zarrakazteluko Udalak 2008ko apirilaren 17ko osoko bilkuran hartutako erabakian akats material bat izan zenez, "A(U)3 eremua birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena" zioen tokian, honela behar zuen: "A(U)3 eremua mugatzeko proiektua eta birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena". Izan ere, bi espedienteak batera onetsi eta tramitatu ziren, eta batak bertzea gabe ez dute zentzurik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zarrakaztelun, 2008ko irailaren 5ean.-Alkatea, Julio E. Prieto Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L0813725