121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOBEITI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2008ko irailaren 2ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Artikako 21. poligonoko 306. lurzatiaren xehetasun azterlana (Berriobeitin). Sustatzailea: Juan Pablo Garriz, Cofarna, S.A.ren izenean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.

Berriobeitin, 2008ko irailaren 3an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0813557