121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOBEITI

Artikako (Berriobeiti) Etxebakar sektoreko birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2008ko irailaren 8ko ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen Artikako (Berriobeiti) Etxebakar sektoreko birzatiketa proiektua, Etxebakar sektoreko konpentsazio batzordeak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, onespena behin betikoa bihurtuko da.

Berriobeitin, 2008ko irailaren 9an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0813877