121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2559/2008 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta, horren ondorioz, Gustavo Itúrbide Bustince jauna Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Toki Entitateentzako Laguntzen Bulegoko buru izendatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abuztuaren 11ko 2559/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta, horren ondorioz, Gustavo Itúrbide Bustince jauna Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Toki Entitateentzako Laguntzen Bulegoko buru izendatu du sei urte naturalerako, karguaren jabetza hartzen duenetik hasita.

Deialdi hori urriaren 23ko 2574/2006 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2006ko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 10ean.

Iruñean, 2008ko abuztuaren 11n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia kanpoan denez (Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 4an emandako 444/2007 Foru Agindua), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Juan Antonio Sola Ibarra.

Iragarkiaren kodea: F0813648