121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARANO

UE-7 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua. Behin betiko onespena

Aranoko alkateak, 2008ko irailaren 4ko ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

1. Behin betikoz onestea Aranoko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualeko UE-7 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua, BIOK 2002 Promozioak S.L.k sustatua.

2. Aranoko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualeko UE-7 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuen behin betiko onespenaren ebazpena argitaratzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean.

3. Behin betiko onespeneko ebazpen hau jakinaraztea sustatzaileari eta, banan-banan, ukitutako jabeei, adieraziz Estatutuen behin betiko onespenak automatikoki sartzen dituela jabe guztiak konpen- tsazio sisteman, eta hemendik aitzina batzordearen eta diharduen administrazioaren erabakiei loturik geratuko direla.

4. Jabeei gehienez ere 3 hilabeteko epea ematea konpentsazio batzordea eratzeko, eskritura publikoaren bidez. Eratzen den unetik aitzina, konpentsazio batzordeak nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna bereganatuko ditu.

5. Iñigo Larrea Perurena izendatzea, diharduen administrazioaren ordezkaria izan dadin aipatu batzordean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 161.4 artikuluan xedatuaren indarrez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da ebazpen hau.

Aranon, 2008ko irailaren 4an.-Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L0813705