121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALLO

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2008ko abuztuaren 27an egin bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea Alloko Udal Planeko UE 3.14 unitatea birzatitzeko Javier Sarasola Seguinek eta Felisa Santamaría Zudairek sustatu duten proiektua.

Espediente hori jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, bete dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan 76. artikuluari dagokionez xedatua eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatua.

Allon, 2008ko abuztuaren 27an.-Alkate udalburua, Fernando Sainz Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L0813625