121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

NOAIN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2008ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2008ko 88. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2008 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu gehikuntza "Inbertsio errealak" izeneko 6. kapituluko kontusail batean, 2.458,24 eurokoa, diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatuko dena.

Noainen, 2008ko irailaren 3an.-Mankomunitateko burua, Miguel Enguita Orecilla.

Iragarkiaren kodea: L0813605