121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SARTAGUDA

2008ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena

2008ko uztailaren 9ko bilkuran onetsi ziren hasiera batean 2008ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak; jendaurreko epea haien aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganik, hasiera batean onetsi dira eta haien laburpena ematen da argitara, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/2008 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoari jarraituz:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 242.087,00 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 45.000,00 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 101.354,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 647.326,61 euro.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 68.381,92 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta kapitaleko bertzelako dirusarrerak: 392.186,57 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 187.576,25 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.683.912,35 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen ordainsariak: 391.295,32 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 473.300,00 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 16.000,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 58.490,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 686.866,87 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 4.700 euro

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 53.260,16 euro.

Gastuak, guztira: 1.683.912,35 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela, hautara:

1.-Hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, onespena eman duen udal organoari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.-Hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3.-Bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Sartagudan, 2008ko irailaren 16an.-Alkatea, José Ramón Martínez Benito.

Iragarkiaren kodea: L0814163