121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRIBERRI

2008ko aurrekontuko II.etik VIII.a bitarteko aldaketak. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, abuztuaren 11n, hasiera batean onetsi zituen aurrekontuko II.etik VIII.a bitarteko aldaketak, ondoko eragiketa hauek egin beharrez:

II.-Aitzineko ekitaldiko kreditu gerakinak 2008ko aurrekontuan sartzea.

III.-Kreditu gehikuntza, Alde Zaharreko argien obrak finantzatzeko.

IV.-Aurrekontuko aldaketa, lur gaineko aparkalekuaren obra finantzatzeko.

V.-Aurrekontuko aldaketa, bi areka egiteko obrak eta bideko seinaleen erosketa finantzatzeko.

VI.-Kreditu berezien onespena, iturriak lehengoratzeko.

VII.-Kredituaren sorrera, Príncipe de Viana ikastetxea handitzeko obrak finantzatzeko.

VIII.-2007ko ekitaldiko kreditu gerakinak 2008ko aurrekontuan sartzea, hilerria handitzeko lanen inbertsiorako, eta kreditu gehikuntza, obra horiek finantzatzeko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta interesdun orok espedientea azter dezan eta bidezko juzgatzen dituen alegazioak aurkez ditzan, hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ohartarazten da ezen, jendaurrean egoteko epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsitzat joko dela, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikulua aplikatuz.

Erriberrin, 2008ko irailaren 9an.-Alkatea, María Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0813804