121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ANDOSILLA

Aurrekontuko 2/2008 aldaketa. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2008ko ekainaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2008ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 2/2008 espedientea, kreditu berezi bat sortuta.

2008ko 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 4an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko iragarkia. Orobat, iragarki horri behar adina publizitate eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua ikusgai paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202. artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, behin betikoz onetsitzat jo da aipatu espedientea.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:

-Gastu goititua: 6. kapitulua: 108.023,93 euro.

-Finantzaketa: Diruzaintzako gerakina 2007.ko ekitaldian: 108.023,93 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Andosillako Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Andosillan, 2008ko irailaren 4an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0813534