121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ULTZAMA

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena babesteko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2008ko abuztuaren 28a. Eskatzailea: Juan Ignacio Macaya Zandio. Jarduera: behi esnedunen ustiategia lekuz aldatu eta handitzea. Tokia: 11. poligonoko 3022. lurzatia - Alkotz (Ultzama).

Larraintzarren (Ultzama), 2008ko abuztuaren 28an.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0813649