121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

FONTELLAS

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Francisco Echevarría Echevarría. Jarduera: industriako nabea, txatarra biltegiratzeko. Tokia: 2. poligonoa, 457.1.8 lurzatia, Avenida de Navarra.

Fontellasen, 2008ko irailaren 2an.-Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0813810