121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

DEIKAZTELU

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Laderas de Montejurra, S.L. Jarduera: ardoa egin eta ontzeko upeltegia eta eskulangintzazko olio errota ezartzea. Tokia: 433. lurzatia, 6. poligonoan, Mirabuenasko mugapean.

Deikaztelun, 2008ko irailaren 2an.-Alkatea, José Carmelo Salvatierra Macua.

Iragarkiaren kodea: L0813511