121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

GALOZE

Aldaketa 2008ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Galozeko Udalak, 2008ko ekainaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Galozeko Udalaren 2008ko plantilla organikoan, ordainsari osagarriak egokitzeko martxoaren 17ko 19/2008 Foru Dekretuan xedatuari.

Iragarkia 2008ko 84. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 9an, eta jendaurrean egon da, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, behin betikoz onetsia da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 236 eta 271. artikuluarekin bat. Hona hemen haren laburpena, argitaraturik:

LANPOSTUEN ZERRENDA

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: idazkaria; zerbitzu bateratua, Espartza Zaraitzuko, Sartzeko, Gorzako eta Galozeko udalekin. Buru den udala: Espartza Zaraitzuko Udala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %29,22. Erregelamenduaren araberako sarbidea.

Lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoa

Ur biltegi erregulatzailea mantendu eta kudeatzeko enplegatua, lanaldi murriztuan, behin-behinekoa eta E mailakoa.

ENPLEGATUEN IZENEN ZERRENDA

Funtzionarioak

Valentín Alzueta Fernández. Idazkaria. Jardunean. Maila: A. Gradua: 6. Bosturtekoak: 6. Lanpostuko osagarria: %29,22. Zerbitzu aitortuak, 1975-07-08tik aitzina.

Behin-behineko lan-kontratudunen zerrenda

Ur biltegi erregulatzailea mantendu eta kudeatzeko enplegatua, lanaldi murriztuan, behin-behinekoa eta E mailakoa. Langilea: Juana Moreno Dominguez, E maila, behin-behinekoa, lanaldi murriztua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Galozen, 2008ko irailaren 4an.-Alkate udalburua, Francisco Sarriés Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0813805