121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BERRIOZAR

Plantilla organikoko 1/2008 aldaketa. Behin betiko onespena

2008ko plantilla organikoko 1. aldaketa hasiera batean onetsi zuen Udalak, 2008ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, eta argitaratu, berriz, 2008ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 26an; jendaurreko epea haren aurka inolako alegaziorik jaso gabe iragan denez, behin betikoz onetsita gelditu da 2008ko plantilla organikoari eginiko 1. aldaketa.

Hona hemen aldaketa:

"Udal langileen ordainsarien erregularizazioa.

Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen lansari osagarriak egokitzen dituen martxoaren 17ko 18/2008 Foru Dekretuan xedatua betez, eta Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen enpleguko 2006ko eta 2007ko baldintzei buruz Administrazioaren eta sindikatuen artean sinatu akordioa betez, bidezkoa da Berriozarko Udaleko langileen (funtzionarioak, aldi baterako lan kontratudunak eta administrazio kontratudunak) lansari osagarriak egokitzea.

Horiek horrela, erabaki da:

Lehenbizikoa.-Berriozarko Udaleko Plantilla organikoan behar diren aldaketak egitea, bigarren puntuan ezarritakoarekin bat.

Bigarrena.-Berriozarko Udaleko langileen ordainsari osagarriak handitzea 2007ko urtarrilaren 1eko atzeraeraginarekin, ondoan adierazten den bezala:

A) Udaltzaingoko langileak (berariazko osagarria).

-C maila: %3,96.

B) Udal Musika Eskolako irakasleak (irakaskuntzako berariazko osagarria).

-B maila. %3,41.

C) Udaleko gainerako langileak (lanpostuko osagarria).

-A maila: %3,72.

-B maila. %3,57.

-C maila: %3,36.

-D maila: %2,99.

Hirugarrena.-Udaleko langileen ordainsari aldakorrei 19/2008 Foru Dekretuaren Eranskinean azaltzen diren zenbatekoak aplikatuko zaizkie, 2007ko urtarrilaren 1eko atzeraeraginarekin."

Berriozarren, 2008ko abuztuaren 27an.-Alkatea, Xabier Lasa Gorráiz.

Iragarkiaren kodea: L0813612