121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ALLO

2008ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Udalak, 2008ko ekainaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2008ko ekitaldiko plantilla organikoa. Delako erabakia Herriko Etxeko iragarki oholean eta 2008ko abuztuaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Jendaurreko epean alegazioak aurkeztu zaizkionez, Udalak, 2008ko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, erabateko gehiengoa zuela onetsi zuen aurkeztutako alegazioak ez onestea eta, aldiz, behin betikoz onestea plantilla organikoa, hori guztia Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen (urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak eguneratua) 202. artikuluan ezarriari jarraikiz.

PLANTILLA ORGANIKOA

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 257/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan xedatutakoa betez, Alloko Udalak, gehiengoa duela, onetsi du 2008ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Allon, 2008ko abuztuaren 27an.-Alkate udalburua, Fernando Sainz Aldaba.

I. ERANSKINA

-Idazkari bat. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

-Zerbitzu anitzetako enplegatu bat. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %9, aldi baterako peoien zuzendaritzagatik. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

-Zerbitzu anitzetako enplegatu bat. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %9, behin-behineko peoiak zuzentzeagatik. Lanaldi luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

-Administrari laguntzaile bata. Lanaldia: %60. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Hutsik. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

II. ERANSKINA

Funtzionarioen izenen zerrenda

-Iriarte Ayúcar, María Angeles. Idazkaria. Maila: A. Antzinatasuna: 1980ko abuztuaren 1a. Gradua: 5. Egoera: jardunean. Zerbitzu onartuen data: 1977ko azaroaren 15a.

-Esparza López, José Luis. Maila: C. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 1991ko otsailaren 8a.

-Sarasola Seguin, Javier. Maila: C. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 1994ko uztailaren 19a.

Iragarkiaren kodea: L0813343