121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERRIBERRI ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Familia-langile lanpostua. Izendapena

Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko buruak, 2008ko irailaren 17an, ondoko ebazpena eman zuen:

"Ikusirik Antonia Sepúlveda Lópezek aurkezturiko dokumentazioa, epaimahaiak proposatu baitu Mankomunitate honen zerbitzuko familia-langile lanpostua, D mailakoa, betetzeko, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe. Deialdia 2008ko 41. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 31n eman zen argitara.

Kontuan hartuz aurkezturiko dokumentazioa zuzena dela, deialdian eskatzen zenari jarraituz.

Deialdiko 10.1 oinarrian ezarritakoari jarraituz,

Ebatzi dut:

1.-Antonia Sepúlveda López izendatzea Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateren zerbitzuko familia-langile lanpostua, D mailakoa, betetzeko.

2.-2008ko 41. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 31n, argitara eman zen deialdian ezarritako baldintzen arabera egiten da izendapena, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi erdian, eta eragina izanen du izangaia lanpostuaz jabetzen den egunetik.

3.-Lanpostuak D mailari dagozkion lansariak izanen ditu.

4.-Deialdiaren 10 oinarrian ezarritakoari jarraituz, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.

5.-Deialdiaren 10.3 oinarrian ezarritakoari jarraituz, izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Erriberrin, 2008ko irailaren 17an.-Mankomunitateko burua, María Jesús Arana Aicua.

Iragarkiaren kodea: L0814146