121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Udaleko bigarren alkateordearen izendapena

2008ko irailaren 9ko Alkatetzaren 444/2008 Dekretuaren bidez, ondokoa ebatzi da:

"Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.2 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta kontuan hartuz 2568/1986 Errege Dekretuak onesten duen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 46. artikuluan ezarritakoa, alkateak libreki izendatzen ditu alkateordeak Gobernu Batzarreko kideen artetik, bai eta kargutik kentzen ere. Alkateordeen kopurua ez da izanen aipatu batzarreko kideen kopurutik gorakoa. Halaber, alkateordearen izaera galduko da, kargutik kentzeaz gain, hari idatziz berariaz uko egiten bazaio, edo Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari uzten zaionean. Eta, azkenik, alkateordeei dagokie alkatea ordezkatzea honek dituen eginkizun guztietan, betiere beren izendapen ordenari jarraituz, hura kanpoan denean, edo eritasun edo ezintasun bat duenean bere eginkizunetan aritzeko, bai eta alkatetzaren kargua hutsik dagoenean ere. Horretarako berariaz eskuordetu beharko ditu.

Ebatzi dut:

1. Lourdes Liras Garriz zinegotzia bigarren alkateorde izendatzea.

2. Izendapen horren berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen lehen saioan.

3. Zuzenean jakinaraz bekio, orobat, izendatuari, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, nahiz eta indarra ebazpena sinatu eta biharamunean hartuko duen."

Zizur Nagusian, 2008ko irailaren 10ean.-Alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0813860