121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

132/2008 FORU AGINDUA, abuztuaren 28koa, Hezkuntza kontseilariak emana, M. Carmen Iriarte Ichaso Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Garapenerako Zerbitzuko Programen Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Herri Administrazioen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuen, bulegoburuen eta ataletik beherako beste unitateetako buruen bitarte baterako izendapenak kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak eginen ditu, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. M. Carmen Iriarte Ichaso Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Garapenerako Zerbitzuko Programen Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako. Lanpostuaren jabetza hartzen duen egunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko abuztuaren 28an.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0813476