121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA ekainaren 23ko 71/2008 Foru Dekretuarena. Haren bidez Arlo Kliniko Kardiologikoaren egitura eta funtzionamendua arautu ziren.

Arlo Kliniko Kardiologikoaren egitura eta funtzionamendua arautu zituen ekainaren 23ko 71/2008 Foru Dekretuan (2008ko 90. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 23an argitaratua) egindako akatsez oharturik, ondoko zuzenketa hauek egiten dira:

8. artikuluan, honela dioen tokian: "Arlo Kliniko Kardiologikoari atxikitako unitateak.

Unitate organiko hauek Arlo Kliniko Kardiologikoari atxiki zaizkio:

-Nafarroako Ospitaleko Kardiologia Zerbitzua, honako unitate hauekin:

-Ospitaleko Kardiologia Atala.

-Hemodinamika Atala.

-Koronarioen Unitatearen Atala.

-Kardiologia Atala.

-Nafarroako Ospitaleko Bihotzeko Kirurgiaren Zerbitzua.

-Bideko Ama Birjina Ospitaleko Kardiologia Atala.

-Arlo Kliniko Kardiologikoko Erizaintza arloko Burutza.

-Nafarroako Ospitaleko Ospitalizazio Kardiologikoaren Erizaintza Unitatea.

-Nafarroako Ospitaleko Bihotzeko Kirurgiarako Ospitalizazioaren Erizaintza Unitatea.

-Nafarroako Ospitaleko Koronarioen eta Azterketa Kardiologikoen Erizaintza Unitatea."

Honela behar du: "Arlo Kliniko Kardiologikoari atxikitako unitateak.

Unitate organiko hauek Arlo Kliniko Kardiologikoari atxiki zaizkio:

-Nafarroako Ospitaleko Kardiologia Zerbitzua, honako unitate hauekin:

-Ospitaleko Kardiologia Atala.

-Hemodinamika Atala.

-Koronarioen Unitatearen Atala.

-Kardiologia Atala.

-Nafarroako Ospitaleko Bihotzeko Kirurgiaren Zerbitzua.

-Arlo Kliniko Kardiologikoko Erizaintza arloko Burutza.

-Nafarroako Ospitaleko Ospitalizazio Kardiologikoaren Erizaintza Unitatea.

-Nafarroako Ospitaleko Bihotzeko Kirurgiarako Ospitalizazioaren Erizaintza Unitatea.

-Nafarroako Ospitaleko Koronarioen eta Azterketa Kardiologikoen Erizaintza Unitatea."

13. artikuluan, honela dioen tokian: "Arlo Kliniko Kardiologikoaren antolamendu funtzionala.

Eginkizunei dagokienez, Arlo Kliniko Kardiologikoaren antolamendua malgua izanen da, prozesu klinikora bideratua, eta osasun eta gizarte ingurunearen behar eta eskakizun aldakorrei egokitzeko moldaketak eginen dira uneoro. Betiere, organo eskudunak eratuko ditu laguntzarako edo eginkizunetarako unitateak, Batzorde Exekutiboaren proposamenez, Nafarroako Ospitaleko zuzendari mediko-asistentzialak eta Laguntza Espezializatuko zuzendariak ados agertuz gero."

Honela behar du: "Arlo Kliniko Kardiologikoaren antolamendu funtzionala.

Eginkizunei dagokienez, Arlo Kliniko Kardiologikoaren antolamendua malgua izanen da, prozesu klinikora bideratua, eta osasun eta gizarte ingurunearen behar eta eskakizun aldakorrei egokitzeko moldaketak eginen dira uneoro. Betiere, organo eskudunak eratuko ditu laguntzarako edo eginkizunetarako unitateak, Batzorde Exekutiboaren proposamenez, Nafarroako Ospitaleko zuzendaria eta Laguntza Espezializatuko zuzendaria ados agertuz gero."

Iruñean, 2008ko abuztuaren 21ean.-Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F0813265