10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERRIBERRI

Erriberriko UE.22.2B-2 unitatearen urbanizazio proiektuaren aldaketa. Hasierako onespena

Erriberriko alkateak, 2008ko urtarrilaren 9an, hasiera batean onetsi du hiri horretako UE.22.2B-2 unitatearen urbanizazio proiektuaren aldaketa, Promociones Provipán, S.L.k sustatua.

Aditzera ematen da, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 35/2002 Foru Legearen 134 eta 76. artikuluetan xedatua betez, interesdun orok espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituen alegazioak aurkez ditzan, hogei egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erriberrin, 2008ko urtarrilaren 9an.-Alkatea, M. Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0800452