10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CAPARROSO

8/2007 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2007ko abenduaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2007ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 8/2007 espedientea, hain zuzen ere kreditu berezi bat sortuko baita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina; hala, interesdunek eta bizilagunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatutako legezko erabaki horiek bete daitezen.

Caparroson, 2007ko abenduaren 31n.-Alkate udalburua, Irene Jiménez Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0720055