97. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2218/2007 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta, horren ondorioz, Jesús Miguel Fortún Pérez de Ciriza jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Antolaketa eta Ikuskatzailetza Orokorreko Ataleko buru izendatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak uztailaren 2an emandako 2218/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi da eta, horren ondorioz, Jesús Miguel Fortún Pérez de Ciriza jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Antolaketa eta Ikuskatzailetza Orokorreko Ataleko buru izendatu da sei urte naturalerako karguaz jabetzen den egunetik hasita.

Deialdi hori urriaren 23ko 2574/2006 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2006ko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 10ean.

Iruñean, 2007ko uztailaren 2an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0711782