97. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DEIERRI

Ziritzako etxolen 8. sektorea birzatitzeko proiektua (27. poligonoko 101. lurzatia). Hasierako onespena

Udalbatza honetako alkate udalburuak, 2007ko uztailaren 23an eman ebazpenean, hasiera batean onetsi zuen Ziritzako etxolen sektorea birzatitzeko proiektua (27. poligonoa, 101. lurzatia), Deierriko Udalak sustatua. Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan agertuta, eta Aizkoako eta Aritzaletako Kontzejuei zein ukitutako jabeei jakinaraziko zaie. Ez bada epe horretan alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Deierrin, 2007ko uztailaren 24an._Alkate udalburua, Carlos Remírez de Ganuza Ros.

Iragarkiaren kodea: L0712254