97. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

TAFALLA

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: Alkatetzaren ebazpena, 2007ko uztailaren 6koa. Eskatzailea: Neumáticos Tafalla, S.L. Jarduera: ibilgailuak konpontzeko lantegia. Tokia: La Nava industrialdeko alde berria, D-6 lurzatia.

Tafallan, 2007ko uztailaren 6an._Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0711324