97. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ARGUEDAS

Kontu-hartzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzak 2007ko maiatzaren 3an emandako ebazpenaren bidez onetsi zen Arguedasko Udalaren zerbitzuko kontu-hartzaile lanpostu bat, bitarteko gisa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. 2007ko 62. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 18an, argitaratu zen deialdi hori.

Alkatetzaren 2007ko ekainaren 8ko ebazpenaren bidez onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda (2007ko 80. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 29koa).

Ondoren, baina legez ezarritako epearen barrenean, María Belén Portillo Ochoa de Zabalegui andreak eta Miguel Aznárez Alvarez jaunak zeinek bere eskaera aurkeztu dute Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean, eta horiek ere onartu behar dira egungo legezko araudiak horren gainean dioena ikusita.

Deialdiaren tramitazioari jarraituz, bidezko da onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda orain onestea.

Horretan guztian oinarrituta, Alkatetzak, 2007ko uztailaren 12an, ebazpen hau eman zuen:

1._Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

ALVAREZ GIL, LAURA

ARAGON LEGARRE, JUAN JOSE

AZNAREZ ALVAREZ, MIGUEL

ESCRIBANO ITURRALDE, SONIA

GAINZA ORDOQUI, JOSE MARIA

HERNANDEZ ARMENDARIZ, ARTURO

JIMENEZ IGEA, BENITO

LAZARO MARCOS, MARIA CRISTINA

LUS GUELBENZU, NATALIA

PEREZ BURGOS, ELENA

PORTILLO OCHOA DE ZABALEGUI, MARIA BELEN

RODRIGUEZ AGUADO, JOSE IGNACIO

RODRIGUEZ SAINZ, REBECA

SILVESTRE MANSO, ASCENSION

Baztertuak: inor ez.

2._Onartutako izangaiei aditzera ematea epaimahaia honela eratu dela:

Mahaiburua: Jose Antonio Rapún León, Arguedasko Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: José Julián Andrés Lizanzu, Arguedasko Udaleko lehen alkateordea.

Mahaikidea: Pedro José Cebrián Leyún, Nafarroako Gobernuko Toki Entitateentzako Aholkularitza eta Lankidetza Zerbitzuko atalburua.

Ordezkoa: Oscar Góngora Yerro, Nafarroako Gobernuko Toki Entitateentzako Aholkularitza eta Lankidetza Zerbitzuko atalburua.

Mahaikidea: Fermín Cabasés Hita, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko ekonomialaria.

Ordezkoa: Antonio Madurga Gil, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko idazkari nagusia.

Mahaikidea: Sara Jiménez Martínez, Valtierrako eta Arguedasko Udaletako kontu-hartzailea.

Ordezkoa: Jesús Rosón Lete, Castejongo Udaleko kontu-hartzailea.

Mahaikide idazkaria: Ramón Muruzábal Ruiz, Arguedasko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: José Miguel Sanz Sánchez, Valtierrako Udaleko idazkaria.

3._Oposizio-lehiaketako lehen ariketa 2007ko irailaren 4an, asteartearekin, goizeko 10etan, eginen da Arguedasko General Clemente plazako 2an. Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eta bolaluma urdina aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposizio-lehiaketatik baztertuko dira.

4._Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan; aditzera ematen da bidezkoak diren legezko errekurtsoak aurkezten ahal direla haren kontra.

Arguedasen, 2007ko uztailaren 12an._Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0711310