97. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑA

Eskurantzen delegazioa

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2007ko ekainaren 26an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 26-JUN-07 (15/PR)

Abenduaren 16ko 57/2003 Legearen 127. artikuluan ezarritakoari jarraituz, honako hau erabaki da:

1._Alkateak eta zinegotziek beren gain hartzen dituzten eskumenei dagokienez, Udalaren administrazioa antolatzen duen Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko dute, era honetan:

Alkatetzaren Kabinetearen mendeko gaien eskumena izanen du alkateak.

Mugikortasun eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi delegatuak Hiritarren Babeseko Alorraren mendeko gaien gaineko eskumenak izanen ditu, baita Ingurumen eta Osasuneko Alorreko mugikortasunari dagozkienak ere.

Kultura eta Turismoko zinegotzi delegatuak Kulturako Alorraren mendeko gaien gaineko eskumenak izanen ditu, baita Merkataritza eta Turismoko Alorreko Turismoari dagozkionak ere.

Merkataritza eta Toki Ogasuneko zinegotzi delegatuak Ekonomiako Alorraren mendeko gaien gaineko eskumenak izanen ditu, baita Merkataritza eta Turismoko Alorreko Merkataritzakoak eta Lehendakaritzako Alorreko Europako Gaien Unitateko programakoak ere.

Proiektu Estrategikoetako eta Hiri Kontserbazioko zinegotzi delegatuak Proiektu Estrategikoetako eta Obretako Alorraren mendeko gaien gaineko eskumenak izanen ditu, baita Hiri-Kontserbazioko Alorrekoak ere.

Hirigintza, Etxebizitza eta Garapen Iraunkorreko zinegotzi delegatuak Hirigintza eta Etxebizitzako Alorraren mendeko gaien gaineko eskumenak izanen ditu, baita Ingurumen eta Osasuneko Alorraren mendekoak ere, mugikortasunari dagozkionak izan ezik.

Herritarren Partetaidetzako eta Teknologia Berrietako zinegotzi delegatuak Hiritarren Partetaidetzako Alorraren mendeko gaien gaineko eskumenak izanen ditu, baita Lehendakaritzako Alorreko Udal Informatikaren programakoak ere.

Lehendakaritza, Hezkuntza eta Gazteriako zinegotzi delegatuak Lehendakaritzako Alorraren mendeko gaien gaineko eskumenak izanen ditu, Udal Informatikaren programakoak eta Europako Gaien Unitatearen programakoak izan ezik; orobat, Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorreko Hezkuntzari eta Gazteriari dagozkienak.

Gizarte Ongizate eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak Gizarte Zerbitzuen eta Emakumearen Alorraren mendeko gaien gaineko eskumenak izanen ditu, baita Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorreko Kirolari dagozkionak ere.

2._Ondoko eskumenak alkatearen esku uztea, Alkatetzaren Kabineteari dagokionez, baita aurreko atalean aipatu zinegotzietako bakoitzaren esku ere, bakoitzari esleitutako gaiari dagokionez:

1. Lizentziak ematea, baldin eta sektoreko legeriak ez badu Udaleko beste organo baten eskuetan uzten.

2. Zehatzeko ahalmena, baldin eta legeak ez badu beste organo baten eskuetan uzten.

3. Orotariko kontratazio eta erosketak, hainbat urtetakoak direnak barne, baldin eta haien zenbatekoa 30.050,61 euro edo gutxiago bada; orobat, Alkatetzaren edo zinegotzi delegatuen ebazpenen bidez esleitutako kontratuetan gertatzen diren aldaketak, haien zenbatekoa esleipen prezioari batu eta 30.050,61 euro baino handiagoa denean; betiere, aldaketa horien zenbatekoa, guztira, ez bada esleipen prezioaren %20 baino handiagoa.

4. Delegatutako gaien kudeaketa ekonomikoa garatzea.

5. Aurreko ataletan ezarritakoaren arabera delegatuta dituzten gastuak baimendu eta xedatzea; betiere, 30.050,61 euro bitarte.

6. Berraztertzeko errekurtsoak ebaztea, halakoak aurkezten badira eskuordetutako gaietan organo delegatuaren egintzen aurka.

7. Norberaren alorretan kudeaturiko obren segurtasun eta osasun planak onestea; betiere, norberaren eskumenaren esparruan.

3._Espedienteen izapidaketan alor batek baino gehiagok esku hartzen badu, zinegotzi delegatuek zehatzeko eta ebazpenak emateko boterea izanen dute haien eskuko Alorrak gai horietan zerikusia badu, nahiz eta eskumen nagusia ez izan.

4._Alkatearen esku uztea kaxa finkoko aurrerakinen eraketa, kitapena eta justifikazioa.

5._Hirigintza, Etxebizitza eta Garapen Iraunkorreko zinegotzi delegatuaren esku uztea, haren alorrari lotutako aferak baitira, ondoko gaiak kudeatzeko eta haiei buruzko ebazpenak emateko eskumena:

Iruñeko Alde Zaharra eta hiriko fatxadak osoki zaharberritzeko laguntzen udal ordenantza betez gauzatzen diren errentamendu kontratuak, kontratu horiek sinatzeko eskumena barne.

Urbanizazio kuotak kudeatzea, eta kuotei lotutako gastua baimentzea eta xedatzea; betiere, 30.050,61 euro bitarte.

6._Merkataritza eta Toki Ogasuneko zinegotzi delegatuaren esku uztea ondarea kudeatzeko eskumena, beste organo batzuen mende jarri ez bada.

7._Eraginik gabe uztea Tokiko Gobernu Batzarraren 5/PR erabakia, 2007ko ekainaren 19koa.

Iruñean, 2007ko ekainaren 26an._Zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0710565