97. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LUZAIDE

Alkatetzaren eskuordetzea

Luzaideko alkate udalburu Fernando Alzón Aldavek, datako egunarekin, ebazpen hau eman du:

2007ko uztailaren 3tik 6ra udalerritik kanpo izanen naizenez, bidezko da eskurantzen delegazioa egitea.

Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

Ebatzi dut:

Aipatu egunetarako, lehen alkateorde Peio Hualde Iribarrenen esku uztea, nire eskurantza guztietan aritzeko.

Eman bekio honen berri Osoko bilkuran, egiten den lehen bilkuran, eta argitara bedi dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Luzaiden, 2007ko uztailaren 2an._Alkatea, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L0711262