97. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

CADREITA

Hautetsien ordainsariak

Cadreitako Udalak, 2007ko uztailaren 5ean egin osoko bilkura berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena._Udalkideak osoko bilkuretara joategatik ordainsariak: 90 euro.

Bigarrena._Udalburuaren urteko ordainsari garbia: 18.000 euro.

Hirugarrena._Udalkideen kalte-ordainak eta dietak horrela ordainduko dira: egindako gastu guztiak ordainduko dira, faktura aurkeztu ondotik eta 60 euro udalari eskainitako egun bakoitzagatik. Hautetsiek udala ordezkatuz ekitaldietan parte hartzen dutenean, egun horiek ez dira kontuan hartuko, horietara hautetsi diren aldetik dei egiten zaienean.

Cadreitan, 2007ko uztailaren 10ean._Alkatea, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0711184