97. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

523/2007 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Lan zuzendari nagusiak emana, "Ostalaritzaren industria" sektorearen lan hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 61/2007).

2007-6-12an departamentu honetan sartu da ostalaritza industriaren sektoreko lan hitzarmen kolektiboaren testua, 43 artikuluz, 3 xedapen gehigarriz eta 3 eranskinez (lanbideen sailkapena) osatua, sektoreko enpresaburuen elkartearen (AEHN eta ANAPEH) eta UGT, CCOO, ELA-STV eta LAB sindikatuen ordezkariek osaturiko negoziazio batzordeak 2007ko ekainaren 4an izenpetu eta onetsia.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen diren lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, eta kontuan izanik hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz, hauxe

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Ostalaritzaren industria" sektorerako lan hitzarmen kolektiboa (kodea: 3103805) erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau negoziazio batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 25ean._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

OSTALARITZAREN INDUSTRIAKO HITZARMEN KOLEKTIBOA: 2007-2008-2009

1. artikulua. Eremu funtzionala.

Hitzarmen hau ostalaritzaren sektoreko enpresei eta langileei aplikatuko zaie. Ondokoak sartzen dira ostalaritzaren sektorean: instalazio finko zein mugikorretan, modu iraunkorrean zein aldian behin, ostalaritzako zerbitzuak (ostatu eman, jan-edaten eman, aurrekoez osatutako zerbitzu mistoak) ematen dituzten enpresa guztiak, titulartasuna eta helburuak gorabehera.

Oro har, sektore honetakoak dira jarduera nagusi gisa ondoko zerbitzuak egiten dituzten enpresak (hala ere, zerrendaz kanpokoak egiten dituztenak ere izan daitezke ostalaritzako enpresa):

_Hotelak, ostatuak, ostalaritzako zerbitzuren bat ematen duten apartamentuak, hotel-apartamentuak, bainuetxeak, apopilo-etxeak, motelak, aterpetxeak, landa-etxeak eta kanpinak, eta ostatu-zerbitzu orokorrak ematen dituzten establezimendu guztiak.

_Janariak eta edariak ematea jatetxe eta cateringetan, bai eta produktu horiek bertarik bertara kontsumitzeko prest zerbitzatzen dituzten era guztietako establezimenduetan ere.

_Taldeei jaten eta edaten ematea.

_Janariak eta edariak zerbitzatzea kafetegietan, tabernetan, taberna berezietan, garagardotegietan eta kontsumitzeko prest dauden janariak edota edariak zerbitzatzen diren antzeko establezimendu finko zein mugigarrietan.

_Janariak eta edariak zerbitzatzea txokolategietan, dastalekuetan, izozkitegietan eta te-aretoetan, bai eta janariez edota edariez gainera kafea, infusioak edo izozkiak saltzen diren era guztietako establezimenduetan ere.

_Jaten edota edaten ematea kasinoetan, bingoetan, billarretan eta jolas_ eta joko-aretoetan.

Aurreko zerrenda ez da exhaustiboa: jarduera horiez gainera beste batzuk sar daitezke, hain zuzen ere oraingo zein etorkizuneko jarduera ekonomikoen sailkapenean daudenak. Horretarako, aurretik hitzarmen honetako Batzorde Paritarioaren irizpena beharko da.

Mantentze-zerbitzuetako eta zerbitzu osagarrietako langileek (mekanikariak, arotzak, zurginak, elektrikariak, igeltseroak, pintoreak, iturginak, eta hauen guztien laguntzaileak) euren arloko ordenantzan edo hitzarmen kolektiboan ezarritako soldata jasoko dute, baldin eta hitzarmen honetan ezarritakoa baino handiagoa bada.

Gainerako alderdiak, oporrak barne, hitzarmen honetan ezarritakoari lotuko zaizkio.

Orobat, hitzarmen kolektibo hau aplikatuko zaie merkataritzako establezimenduak ustiatuz (ostalaritzaren sektorean alta emanda egon zein ez egon) edariak zerbitzatzen dituzten enpresei, bai eta zerbitzu horiek egiten dituzten langileei ere. Salbuespena: enpresa horietako langileak establezimenduaren jarduera nagusiaren hitzarmen kolektiboari lotuta egotea, baldin eta hitzarmen horretan jendearentzako zerbitzu horretako soldatak eta bestelako inguruabarrak arautzen badira.

2. artikulua. Lurralde eremua eta langileak.

Hitzarmen kolektibo hau Nafarroako Foru Komunitatean aurrean azaldutako eremu funtzionalean ari diren enpresei aplikatuko zaie, bai eta goi zuzendaritzako eginkizunetan ari direnez beste langile guztiei ere.

3. artikulua. Iraunaldia.

Hitzarmen kolektibo honetan xedatutakoak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra. Hitzarmen honek 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorio ekonomikoak. Hitzarmeneko atzerakinak argitalpenaren ondoko hilean ordainduko dira hileko soldatarekin batera. 2009ko abenduaren 31 arte egongo da indarrean.

4. artikulua. Amaieraren iragarpena.

Hitzarmenaren indarraldia amaitzean, beste hitzarmenik ezean, lehengoaren arauek segituko dute indarrean. Negoziazio berriaren ondorioetarako, hitzarmen kolektibo honen amaiera espresuki iragarritzat joko da sinatzen den unetik beretik.

5. artikulua. Lansariak gehitu eta berrikustea.

A._2007. urtea:

2007. urterako oinarrizko soldata, hitzarmeneko plusa eta soldata plusa %5,5 igotzea itundu da. Hitzarmen kolektibo honetako gainerako soldata kontzeptuetan %3ko gehikuntza izango da.

Oinarrizko soldataren, hitzarmeneko plusaren eta soldata plusaren gehikuntza inolaz ere ez da izango hau baino gutxiago: KPIren 2007ko nazioko igoera gehi puntu bat.

Halaber, hitzarmeneko gainerako soldata kontzeptuetan igoera ez da izango KPIren 2007ko nazioko benetako igoera baino gutxiago.

B._2008. urtea:

2008ko urtarrilaren lehenaren aurrerako ondorioekin, hitzarmen honetako soldata kontzeptuek ondoko igoera hau izanen dute: Espainiako Gobernuak 2008rako aurreikusten duen KPIren zenbatekoa gehi puntu bat.

Gobernuak KPI aurreikusiaren zenbatekoa ezartzen ez badu, hitzarmen kolektiboa interpretatzeko batzorde paritarioak finkatuko du haren ordez erabili behar den zenbatekoa.

2008ko benetako KPI nazionala ofizialki jakin bezain laster soldaten berrikuspena eginen da ondoko hau lortzeko: egiazko KPI gehi puntu bat, itunduta dagoen bezala.

Bidezko berrikuspenak 2008. urterako ondorioak izanen ditu, eta 2009ko martxoko soldaten ordainagirietan aplikatuko da. Oinarri gisa erabiliko da 2009rako ituntzen diren soldata-igoeretarako.

C._2009. urtea:

2009ko urtarrilaren lehenaren aurrerako ondorioekin, hitzarmen honetako soldata kontzeptuek ondoko igoera hau izanen dute: Espainiako Gobernuak 2009rako aurreikusten duen KPIren zenbatekoa gehi puntu bat.

Gobernuak KPI aurreikusiaren zenbatekoa ezartzen ez badu, hitzarmen kolektiboa interpretatzeko batzorde paritarioak finkatuko du haren ordez erabili behar den zenbatekoa.

2009ko benetako KPI nazionala ofizialki jakin bezain laster soldaten berrikuspena eginen da ondoko hau lortzeko: egiazko KPI gehi puntu bat, itunduta dagoen bezala.

Bidezko berrikuspenak 2009. urterako ondorioak izanen ditu, eta 2010eko martxoko soldaten ordainagirietan aplikatuko da.

D._Gehikuntzarik izango ez duten kontzeptuak:

Ondoren azalduko diren kontzeptuetan ez da izango ez gehikuntzarik ez berrikuspenik, eta ondorioz hitzarmen honetan ezarritako zenbatekoak aplikatuko dira: lanpostua uzteagatiko kalte-ordaina (20. artikulua) eta lan-istripuen aseguruaren poliza (22. artikulua).

6. artikulua. Oinarrizko soldatak.

Hauexek dira I. eranskinean zehaztutako bost mailetako hileko oinarrizko soldatak:

2007ko mailak:

_I: 1.130,64 euro.

_II: 977,94 euro.

_III: 871,00 euro.

_IV: 840,39 euro.

_V: 626,46 euro.

7. artikulua. Soldata plusa.

Urtero, langile guztiek soldata plusa izeneko lansari osagarria jasoko dute: 1.106,52 euro, 92,21 euroko hamabi hilekotan banatuta.

8. artikulua. Aparteko eskersariak.

Urtean aparteko bi ordainsari emango dira; zenbatekoa hileko batena izango da: oinarrizko soldata, hitzarmeneko plusa eta antzinatasuna.

Aparteko eskersari bat uztailaren 15etik 20ra bitartean ordaindu behar da eta bestea abenduaren 22a baino lehen, seihilekokako zenbaketa-sistemaren arabera.

Aparteko ordainsariak benetako soldatan oinarrituta ematen dituzten enpresek halaxe segitu beharko dute.

9. artikulua. Antzinatasuna.

Hitzarmen honetako seigarren artikuluko oinarrizko soldatei jarraian zehaztuko diren ehunekoak aplikatuko zaizkie:

_Ehuneko 8 enpresan lanean sei urte betez gero.

_Ehuneko 16 enpresan lanean bederatzi urte betez gero.

Enpresan lanean bederatzi urte betetzen dituzten langileek urte kopuru horretara heltzen diren egunean finkatuta daukaten kopurua jasotzeko eskubidea izango dute antzinatasunagatik; nominan honela agertuko da: "antzinatasun finkatua".

Soldatako "antzinatasun finkatua" kontzeptua ezin izanen da konpentsatu ez irentsi.

Soldatan "antzinatasun finkatua" aplikatzen hasten denetik hamar urte igarotakoan langileek 140,70 euroko fideltasun sari bat jaso ahal izango dute urtean, eta 211,05 eurokoa "antzinatasun finkotua" ordaintzen hasten denetik 20 urte igarotakoan.

2006ko abenduaren 31az geroztik "antzinatasun finkatua" jasotzen duten langile guztiek 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera hitzarmen honetako 5 A artikuluan itundutako gehikuntza izango dute kontzeptu horretan.

Hitzarmen kolektibo honen indarraldiko bigarren urtean eta hirugarrenean, 2007ko abenduaren 31z edo 2008ko abenduaren 31z geroztik, hurrenez hurren, soldatan "antzinatasun finkatua" jasotzen duten langileek hitzarmen honetako bosgarren artikuluan itundutako gehikuntza izango dute kontzeptu horretan.

10. artikulua. Hitzarmeneko plusa.

Hitzarmen honi lotutako enpresek hitzarmeneko plusa izeneko soldata osagarria ordainduko diete langileei; jarraian hitzarmen honen I. eranskinean zehaztutako soldata maila bakoitzari plus honengatik dagokion hileko gutxieneko zenbatekoa ezarriko da:

Maila / Zenbatekoa

_I: 190,44 euro.

_II: 167,79 euro.

_III: 151,97 euro.

_IV: 147,36 euro.

_V: 115,74 euro.

11. artikulua.

beren borondatez enpresatik alde egin nahi duten langileek enpresari jakinarazi behar diote idatziz; aurreabisurako epe hauek bete behar dira:

a) I. mailako langileak: 30 egun.

b) Gainerako langileak: 15 egun.

Langile batek behar den epealdiaren barruan ez badio enpresari jakinarazten lana utzi nahi duela, soldata-egun bat ordaindu beharko dio aurreabisuan berandutzen den egun bakoitzeko. Zenbateko hori lana uzten duen egunean zor zaion kopurutik kendu ahal izango da.

12. artikulua. Igande eta jaiegunetako plusa.

Hitzarmen honi lotutako langileek plus bat jasoko dute lanean ematen duten igande edo jaiegun bakoitzeko: 21,17 euro.

Kopuru hori lansaio osoari dagokio; lansaio partziala eginez gero, plusaren zenbatekoa lan egindako denboraren proportziozkoa izango da.

Dena delakoagatik (oporrak, asteko atsedena, laneko baja, baimena....) igande edo jaiegun batean lanik egiten ez bada, plus hau ez da ordainduko.

Igande eta jaiegunetako plusa hurrengo hileko soldatarekin batera ordainduko da.

13. artikulua. Harreragileen plusa.

Harrera buru, harrera buruaren ondoko eta harreragile kategorietako langileek plus bat jasoko dute: 57,29 euro hilean, gutxienez.

14. artikulua. Lanaldia.

Jarraian urteko lanaldia zehaztuko da (lanaldi etengabean zein zatituan benetan lan egin beharreko orduak):

_2007-01-01etik 2007-12-31ra arte: 1.736 ordu.

_2008-01-01etik 2008-12-31ra arte: 1.728 ordu.

_2009-01-01etik 2009-12-31ra arte: 1.724 ordu.

Benetako lanaldia honela zenbatuko da: langileak, hala lanaldiaren hasieran nola bukaeran, lanpostuan egon behar du, bere zerbitzua emateko moduan.

Lanaldia ezarri da baina langileei errespetatuko zaizkie izan ditzaketen baldintza hobeak, hots, urteko kopururako arestian adierazitakotik beheitiko benetako lanaldiak. Lan araubiderik egokiena zein den zehazteko, hitzarmen honetan ezarritako lanaldia edo legezko edo itundutako beste xedapen batzuetan ezarritakoa, batean eta bestean finkatutako lanaldia, oporrak eta beste atsedenaldiak zenbatuko dira; ez da bidezkoa izango erkaketa honetan araubide bakoitzetik atalik onuragarrienak hartzea. Nolanahi ere, artikulu honetan aztertutako gaiak homogeneoak direla eta haien erregulazioan Zuzenbidezko gutxieneko zehaztapenak errespetatu direla kontuan hartuta, alderdi sinatzaileek itundu dute hitzarmenean ezarritakoaren eta lanaren arloko indarreko beste arauen artean sortzen diren gatazketan hitzarmenean ezarritakoa hobetsiko dela.

15. artikulua. Lan egutegia.

Enpresek urtero otsailaren 15a baino lehen prestatuko dute lan egutegia. Lan ordutegiak finkatzea enpresako zuzendaritzari dagokio. Enpresak langileen ordezkariei galdetu ondoren ezarriko ditu. Ordezkari horiek hamabost egun natural izanen dituzte gehienez, enpresak prestaturiko egutegia jakinarazi eta hurrengo egunetik, hura aldatzeko komenigarritzat jotzen dituzten alegazio edo proposamenak aurkezteko.

Sei langile baino gutxiagoko enpresetan, aurreko paragrafoan aipatutako aldez aurreko kontsulta banan-banan egingo zaie langileei.

Kasu guztietan, lan egutegian ondokoak agertu behar dira: langile bakoitzaren urteroko lanegunak, asteko atsedenerako egunak edo hauek zehazteko irizpideak, oporrak hartzeko aldiak edo egun baliodunak eta pagatu beharreko jaiegunak eta ezin errekuperatu direnak, bai enpresa osorako, bai departamentuen edo atalen arabera.

16. artikulua. Atsedenaldiak eta jaiegunak.

1) Oporrak:

Oporrak 32 egun naturalekoak izanen dira hitzarmen honi lotutako langile guztientzat.

Enpresak bi alditan zatitu ahal izanen ditu oporrak, edo hirutan opor-egunak errekuperatu ezin diren ordaindu beharreko jaiegunetan lan egiteagatik ematen diren atseden-egunei pilatzen bazaizkie.

Oporraldiak elkar hartuta finkatuko dituzte enpresak eta langileek, arau hauei helduta:

a) Enpresaburuak oporretarako itundu daitezkeen aldietatik kanpo utz dezake enpresak produkzio handiena izaten duen aldia, gehienez 45 egun urtean. Urtero, aldi hori otsailaren hamabosta baino lehen jakinarazi behar zaie langileen enpresako legezko ordezkariei. Salbuetsitako aldi hori jakinarazi ezean, produkzio handieneko alditzat hartuko dira herriko jaiak (zaindariarenak zein bestelakoak), Aste Santua eta abuztua (Iruñean uztaila).

b) Urte-sasoika aritzen diren establezimenduetan eta sasoi batetik bestera gorabehera handiak izaten dituztenetan (eskaria batez ere oporraldietan izaten dutenak), langileek lan-denboraldia amaitu ondoren hartuko dituzte oporrak, enpresarekin besterik itundu ezean. Urte-sasoika aritzen diren establezimenduak dira urtean gehienez 8 hilabete zabalik egoten direnak.

c) Lan-zentroa, osorik edo departamentuetako bat, ixten bada, langileek itxita dagoen aldian hartu beharko dituzte oporrak.

Langileek gutxienez bi hilabete lehenago jakingo dute noiz izango dituzten oporrak.

Oporrak gozatzeko edo haien ordaina jasotzeko eskubidea egutegiko urteka zenbatuko da; hau da, egutegiko urte bakoitza amaitzen denerako langile guztiek kitatuta eduki behar dituzte euren oporrak.

Aurreko paragrafoan xedatutako ez da aplikatuko langileei ez bazaie adierazten gutxienez bi hilabete lehenago noiz izango dituzten oporrak. Salbuespena: langileek eta enpresak elkar hartuta finkatzea oporraldia.

Enpresako opor-egutegia finkatu eta langileei euren oporraldiak ezarritakoan, haien gozamena ez da etengo langileei dagozkien arrazoiengatik: aldi baterako ezintasuna, baimena, ausentzia etab.

Langile baten aldi baterako ezintasuna dela eta oporren gozamena eteten ez bada, ezin deskontatu izango zaio kopururik aldi baterako ezintasunagatik oporrak eta laneko baja bat datozen aldian.

Langileek bi opor-egun hartu ahal izango dituzte urtean euren nahierara, baldintza hauekin: ezin dira izan enpresak produkzio handiena izaten duen aldikoak, abisua eman behar dute 15 egun aurretik, eta sekzio edo lan-zentro bateko bi langileek ezin dute eskubide hau egun berean baliatu.

Oporren zenbaketa lanegun batean hasiko da beti, lan-zentroa oporrengatik ixten denean izan ezik.

Oporretatik itzultzen direnean, langileek beti izango dute asteko atsedenaldirako eskubidea.

Oporraldi batean amatasun-baimena jasoz gero, oporren gozamena etengo da.

Enpresaren egutegian ezarritako oporraldian langile bati aldi baterako ezintasuna ematen badiote haurdunaldiaren, erditzearen edo edoskitze naturalaren zioz, edo lan-kontratua eteten bazaio, oporrak ezintasuna, baimena edo etenaldia amaitutakoa gozatzeko eskubidea edukiko du, nahiz eta egutegiko urtea amaitu.

2) Asteko atsedenaldia:

Asteko atsedenaldia bi egunekoa izango da enpresa guztietan.

Bi eguneko asteko atsedena gabe langileek egun eta erdiko atsedenaldia hartzea hautatu ahal izango dute ordainetan hilean 33,35 euroko plusa jasota, baldin eta enpresak eta langileen ordezkariek horretaz hitzarmena lortzen badute. Hala ere, aurreko urtean plantillan batez beste 10 langile baino gutxiago izan diren enpresetan enpresaburuak bere kontura aplikatu ahal izango du aukera hau.

Plantillako batez besteko langile kopurua zenbatzean ez dira kontuan hartuko langileren bat eszedentzian edo lan-kontratua etenda egon den aldiak.

Enpresek zortzi astera arteko epealdietan zenbatu ditzakete asteko bi eguneko atsedenaldiak, indarreko legerian ezarritako asteko gutxieneko atsedenaldia errespetatuz gero.

18 urtetik beherakoek gutxienez etengabeko bi eguneko atsedenaldi bat izango dute astean.

3) Jaiegunak:

Enpresak ezarriz gero, langileek lan egin beharko dute errekuperatu ezin diren ordaindu beharreko jaiegunetan. Honelakoetan enpresak konpentsazioa eman beharko die langileei jaiegunean lan egindako orduengatik. Konpentsazioa beste egun baliodun batean atseden hartzea izanez gero, laneguna izan beharko da; beraz, konpentsaziozko atseden-eguna ezin da izan asteko atsedenaldikoa, ez errekuperatu ezin den ordaindu beharreko jaieguna.

Berreskuratu ezin diren ordaindu beharreko jaiegunak atsedenaldia beste lanegun batera pasatuz konpentsatzen direnean, egunen kreditua metatu gabe banaka hartuta, atseden-eguna langileak hautatuko du, ondoko mugak errespetaturik:

A._Enpresak hautapenetik kanpo utz ditzake produkzio handiko aldiak (gehienez 45 egun urtean). Enpresak otsailaren 15a baino lehen jakinarazi behar die langileei zein diren konpentsaziorako hautatu ezin diren egunak. Hori egin ezean, produkzio handieneko alditzat hartuko dira herriko jaiak (zaindariarenak zein bestelakoak), Aste Santua eta abuztua (Iruñean uztaila).

B._Nolanahi ere, langileak konpentsazio atsedenaldia hartu nahi duen eguna baino 10 egun aurrerago jakinarazi beharko dio enpresaburuari, aipatu atseden egunen artean 10 eguneko epea egon beharko dela gutxienez.

C._Hala ere, enpresak langileek konpentsazio-atsedenerako hautatzen dituzten egunak ukatu ahal izango ditu. Hala gertatzen denean, 24,94 euro ordainduko dizkie konpentsazio gisa eta beste noizbait atseden-egun bat hartzeko aukera emango die.

Baldin eta epealdi batean edo bi epealditan berreskuratu ezin diren ordaindu beharreko jaiegunen zioz metatutako kreditua jarraian gozatu nahi badira, aldia zehazteko oporraldiak zehazteko finkatu diren irizpide berak aplikatuko dira.

4) Lanaldien arteko atsedena:

Lanaldi biren artean 10 orduko atsedenaldia egongo da gutxienez; hamabi ordu orokorretara arteko diferentziak lau astera arteko aldietan zenbatu ahal izango dira.

17. artikulua. Edoskitzea.

Bederatzi hilabetetik beheitiko umeari bularra ematen dioten emakumezko langileek eskubidea dute lanetik ordu betez lekutzeko. Denbora hori bi zatitan bana dezakete. Emakume langileak eskubide hori ohiko lanaldiaren ordubeteko murrizketarekin ordezka dezake, hala nahi badu, helburu berbererako.

Baimen hau amak nahiz aitak hartzen ahal dute, beren nahierara, biak lanean ari badira.

Eskubide honen ordez egutegiko hamazazpi eguneko baimena har daiteke; baimen hau amatasun-baimenaren ondoren gozatu behar da.

Eskubidea hau baliatu nahi izanez gero, enpresari abisua eman behar zaio aldez aurretik idazki baten bidez, hain zuzen ere bi hilabete lehenago gutxienez.

18. artikulua. Haurdunaldia.

Jantokian zein beste zeinahi lanpostutan ari diren emakumeek haurdunaldiko bosgarren hilaz geroztik eskubidea izango dute eginkizun eramangarriagoko beste postu batera aldatzeko.

19. artikulua. Probaldia. Iraupena.

Probaldiari buruzko ondoko erregulazioa erantsi zaio hitzarmenari:

1

1

1

1

1

5

5

5

9

9

19

13

13

16

17

17

17

17

17

Harrera burua

2. harrera burua

1. etxezaina

Salmenta burua

Administrazio burua

Sukalde burua

2. sukalde burua

Catering burua

Jantoki/areto burua

2. jantoki/areto burua

Catering eragiketen burua

Arduradun nagusia

Sekzioko arduraduna

Catering zerbitzuetako burua

Mantentze edo zerbitzu osagarrietako arduraduna

Mantentze edo catering zerbitzu teknikoetako arduraduna

Ibilgailuen arduraduna

Instalazio eta eraikinen arduraduna

Sekzioko arduraduna

90 egun

75 egun

60 egun

2

2

2

2

2

3

3

3

6

6

6

6

7

7

10

10

10

10

10

10

10

11

11

11

11

14

18

18

18

18

18

Harreragilea

Etxezaina

Administraria

Harreman publikoak

Saltzailea

Harrera laguntzailea

Telefonista

Administrari laguntzailea

Partidaburua

Sukaldaria

Gozogilea

Ekonomomatuko arduraduna

Sukaldari laguntzailea

Ekonomomatuko laguntzailea

Sektoreburua

Zerbitzaria

Tabernaria

Sommelierra

Catering aretoko burua

Catering gainbegiralea

Talde gainbegiralea

Zerbitzari laguntzailea

Catering prestatzailea/muntatzailea

Catering taldeko gidaria

Catering taldeko laguntzailea

Solairuetako zerbitzaria

Mantentze edo zerbitzu osagarrietako espezialista

Mantentze edo catering zerbitzu teknikoetako espezialista

Ibilgailuetako espezialista

Instalazio eta eraikinetako espezialista

Turismo edo aisialdiko eragilea

60 egun

45 egun

30 egun

4

8

12

12

15

19

19

Harrera eta etxezain laguntzailea

Sukaldari laguntzailea

Taldeetako laguntzailea

Catering prestatzaile/muntatzaile laguntzailea

Solairuetako eta garbiketako laguntzailea

Mantentze edo zerbitzuetako laguntzailea

Talde begirale edo zaintzailea

45 egun

30 egun

15 egun

Lanaldi partzialeko kontratuak

Egun solteak

30 egun

20 egun

20 egun

Prestakuntzako kontratuak:

Prestakuntzako kontratua: Probaldia ezin da izan hilabetetik gorakoa.

Praktikaldiko kontratua: Iraupena ezin da izan hilabetetik gorakoa erdi mailako titulua dutenentzat, ez 2 hilabete baino luzeagoa goi mailako titulua dutenentzat.

20. artikulua. Lan-harremanak azkentzeagatiko kalte-ordaina.

Langileek lan-kontratua azkentzea hautatzen badu, kalte-ordaina jasoko du konpentsazio gisa, baldin eta 2004ko uztailaren batean hogei urtetik gorako antzinatasuna izan badu enpresan eta beraren adina ondoren zehaztuetako bat bada:

LANGILEAREN ADINA KALTE-ORDAINA

58 urte 300 euro

59 urte 300 euro

60 urte 3.957,27 euro

61 urte 3.363,67 euro

62 urte 2.760,88 euro

63 urte 2.466,39 euro

64 urte 2.176,49 euro

65 urte 1.067,54 euro

Kalte-ordain hau langileak taulako adinetako batera heldu eta bere lan-kontratua azkentzen duenean jasoko da. Gehieneko muga: 65 urte.

Langile batek bere borondatez utzi nahi badio enpresan lan egiteari eta kalte-ordain hau jaso nahi badu, idatziz jakinarazi behar du hilabete aurretik gutxienez.

21. artikulua. Aldi baterako ezintasuna.

Laneko istripuaren edo lanbide eritasunaren ondoriozko aldi baterako ezintasunetan, enpresak osagarri bat ordaindu beharko dio langileari Gizarte Segurantzak aldi baterako ezintasunaren prestazioagatik ematen dionari gehituta kotizatzeko legezko soldataren %100era heltzeko, igande eta jaiegunetako plusa kenduta.

Laneko istripuaren edo eritasunaren ondoriozko aldi baterako ezintasunetan eta haurdunaldi arriskutsuaren ziozko lan-kontratuaren etenduretan, enpresak eriari edo istripua izan duenari ondoren adieraziko diren osagarriak soilik ordaindu beharko dizkio:

a) ABEren ondoriozko bajaren 2. egunetik 90.era arte, kotizazioko legezko soldataren %100 gehienez, igande eta jaiegunetako plusa kenduta.

b) 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera, ABEren ondoriozko bajaren 91. egunetik 180.era arte enpresak kotizazioko legezko soldataren %100era iristeko behar dena jarriko du, igande eta jaiegunetako plusa kenduta, baldin eta enpresako ABEren ziozko absentismoa aurreko hilean %5,5 baino gehiago izan ez bada.

Langile bat eritasunagatik edo lanekoa ez den istripu bategatik ospitaleratzen badute, enpresak langileari dagokion kotizazioko legezko soldata osora iristeko behar dena jarri beharko du, igande eta jaiegunetako plusa kenduta, bajan dagoen lehen 90 egunetan.

Artikulu honetan xedatutakoa hitzarmen kolektibo hau indarrean jarriz gero gertatzen diren ABEren ziozko bajei aplikatuko zaie, beti ere enpresak langileekin itundutako baldintzarik onuragarrienak aintzat hartuz.

Aldiz, artikulu honetan xedatutakoa ez da aplikatuko enpresak langileen legezko ordezkariekin hitzartuz gero. Aldi baterako ezintasunetarako beste osagarri-sistema batzuk ezarri ahal izango dituzte.

22. artikulua. Istripu-aseguruaren poliza.

2007ko urriaren 1etik aurrera, hitzarmen honi heldutako enpresek urtebeteko istripu-asegurua egin behar diete enpresan hilabete baino gehiago daramaten langile guztiei.

Honako kapitala aseguratuko da:

_36.000 euro istripuaren ondoriozko heriotzagatik, dena delakoa istripua, lanekoa zein bestelakoa.

_36.000 euro istripuaren ondoriozko erabateko baliaezintasun iraunkorragatik, dena delakoa istripua, lanekoa zein bestelakoa.

23. artikulua. Laneko arropa.

Enpresek uniformeak eman behar dizkiete langileei, bai eta ohiko bizimoduan erabiltzen ez diren laneko arropak ere (smokinak prakekin, tximeleta-begiztak, jakatxoa, oinetakoak, buzoak, korbatak, txalekoak), edo bestela haien konpentsazioa esku-dirutan. Oinetakoak ere laneko arropa dira.

Laneko arroparik ematen ez duten enpresek urtean 95,31 euro emango dizkiete langileei, irailean.

Langileek behar bezala erabili behar dute enpresak emandako arropa, eta txukun zaindu behar dituzte euren higienea eta garbitasuna.

Haurdun dauden langileei laneko arropa egokia emango zaie bosgarren hilera ezkero.

24. artikulua. Konpentsazioa eta irenspena.

Igande eta jaiegunetako plusa eta harreragileen plusa, hitzarmen honetako 12. eta 13. artikuluetan arautu direnak, urtero zenbatetsiko dira eta enpresarekin ituntzen den, hark ematen duten edo banako kontratuan ezarritako zeinahi hobekuntzaren bitartez konpentsatu eta irentsi ahal izango dira.

Hala ere, ondoren zehaztuko diren osagarriak ezin izango dira konpentsatu ez irentsi:

Ostalaritzako 1978ko hitzarmen kolektiboaren ondorioz sektoreko langile batzuentzat sortu ziren soldata-osagarriak.

Enpresak langileen ordezkariekin berariaz eta modu kolektiboan ituntzen dituen osagarriak, langile guztiei aplikatu beharrekoak.

Aurrean ageri ez diren gainerako soldata kontzeptuak ezin izango dira konpentsatu ez irentsi.

25. artikulua. Langabeziaren aurkako neurriak.

1. Aparteko orduak.

Hitzarmen hau indarrean dagoen aldian debekatuta egongo da aparteko orduak ohiko izatea. Nolanahi ere, ezbeharrak eta ezohiko kalteak presaz konpontzeko egin beharreko aparteko orduak zilegi izango dira, bai eta enpresaren lan arruntak, ohiko ez direnak, amaitzeko egin beharrekoak ere.

Aparteko orduen zenbatekoak enpresaburuek eta langileen ordezkariek itunduko dituzte. Horretaz itunik egin ezean, ohiko orduaren balioaren %75 izango da.

2. Erretiro berezia 64 urte betetzean.

Hitzarmena sinatu duten alderdiek badakite uztailaren 17ko 1194/1985 Errege Dekretuan eta 64/97 Legean 64 urte betetzean erretiratzeko ezarritako sistema bereziak ondorio onak izango dituela enpleguaren sorkuntzan; sistema hori enpresa bakoitzak langileekin akordioa sinatuz gero aplikatuko da.

Betiere, enpresak behartuak daude 64 urte betetzean erretiroa eskatzen duten langileak ordezteko kontratuak izenpetzera.

3. Erretiro partziala 60 urte betez gero.

Langileek erretiro partziala hautatu ahal izango dute 60 urte betez gero, legez ezarritako baldintzei lotuta. Horretarako errelebo-kontratua egingo zaio enplegu bulego batean inskribatutako pertsona bati langilearen ordezkoa izan dadin lanaldi partzialarekin, eta honela hark erretiro partziala izango du: batetik erretiroa jasoko du, baina bestetik enpresan lanean segituko du lanaldi partzialarekin.

Lanaldi partzialaren banaketa enpresak eta langileak finkatuko dute elkar hartuta.

Ordezko langilea finko sartuko da plantillan besteak erabateko eta behin betiko erretiroa hartzen duenean.

26. artikulua. Lanbide sailkapena. Igoerak.

Hitzarmen honi lotutako langileak lanbide taldeetan sailkatuko dira: bakoitzak bere lanbide kategoria edukiko du kontratuan ezarritako lan-prestazioaren eta lanean burutu beharreko egitekoen eta lan-espezialitateen arabera.

Bere kategoriaz gaineko plaza batean aritzen den langileak honi dagokion soldata jasoko du.

Langile batek ondoz ondoko sei hilabete baino gehiago ematen baditu goragoko kategoria batean lanean, kategoria horretako oinarrizko soldata errespetatuko da, baina horrek ez du berez ekarriko kategoria horretako lanpostu berria sortzea; aitzitik, eginkizun hori amaitutakoan lehengo lanpostura itzul daiteke.

Harreragile laguntzaile eta zerbitzari laguntzaile kategorietako langileak enpresan kategoria horretan bi urte egindakoan harreragile eta zerbitzari kategorietara igoko dira, hurrenez hurren.

Sukaldari laguntzaile kategoriako langileak enpresan kategoria horretan hiru urte egindakoan sukaldari kategoriara igoko dira.

Igoera horiek berez egingo dira langileak berak ez igotzeko eskatu ezean; horrek inolaz ere die eragingo lansariei: hitzarmen honen III. eranskinekoak izango dira.

2008ko urtarrilaren 1etik aurrera, hitzarmen honetako IV. mailako langile guztiek III. mailari dagokion lansaria jasoko dute enpresan hiru urte betetakoan.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa dela bide sortzen diren soldata-igoerak urtero zenbatetsiko dira eta enpresarekin ituntzen den, hark ematen duten edo banako kontratuan ezarritako zeinahi hobekuntzaren bitartez konpentsatu eta irentsi ahal izango dira oso-osorik.

27. artikulua. Lanbide sailkapena taldeka.

Jarraian lanbide sailkapenari, igoerei eta lansariei buruzko arauak ezarriko dira:

1._Laguntzaileak, catering laguntzaileak eta begiraleak: laguntzaile, catering laguntzaile eta begirale lanbide kategorietako langileek III. mailako lansaria jasoko dute enpresan edo lan-zentroan kategoria horretan bi urteko antzinatasuna betetakoan.

Bi urteko antzinatasuna lanean benetan egindako 730 egun izango dira.

2._Dietistak: dietista kategoriako langileek II. mailako lansaria jasoko dute enpresan edo lan-zentroan kategoria horretan bi urteko antzinakotasuna betetakoan.

Bi urteko antzinatasuna lanean benetan egindako 730 egun izango dira.

3._Catering gainbegiraleak edo talde arduradunak: Zentroaren izaeraren, tamainaren edo bestelako ezaugarriren baten zioz sukalde arduradunik edo sukaldebururik ez badago, enpresak eginkizun horietarako eskuordetzen duen pertsonak II. mailako lansaria jasoko du, dena delakoa haren lanbide kategoria.

Lansari hori aipatu eginkizunetan ari den bitartean jasoko du; hau da, enpresak beste pertsona bat jartzen badu lanpostu horretan, halako arduraduna badagoen beste zentro batera lekualdatzen bada edo lanpostuari aldi batez zein behin betiko uzten badio, ez du gehiago II. mailako soldata jasoko eta bere lanbide kategoriari dagokiona jasotzen hasiko da.

4._Konpentsazioa eta irenspena: Aurreko zenbakietan xedatutakoa dela bide sortzen diren soldata-igoerak urtero zenbatetsiko dira eta enpresarekin ituntzen den, hark ematen duten edo banako kontratuan ezarritako zeinahi hobekuntzaren bitartez konpentsatu eta irentsi ahal izango dira oso-osorik.

28. artikulua. Gaueko txandako osagarria.

Gaueko 10etatik goizeko 6ak bitartean lan egindako orduek ordainsari berezia izango dute, handiagoa; hona lanbide kategoria eta mailen arabera xehekatuta:

2007. urtean:

_I. maila: 2,00 euro orduko.

_II. maila: 1,70 euro orduko.

_III. maila: 1,53 euro orduko.

_IV. maila: 1,50 euro orduko.

Ordainsari berezi hau ez da aplikatuko kasu hauetan:

_Hitzarmen honetan ezarritako soldata kontzeptu guztien ondoriozko zenbatekoa, behar den kasuetan gaueko txandako ordainsari berezia gehituta, enpresak ordaintzen duen guztirako soldata baino gutxiago denean (guztirako honetan ez dira zenbatuko enpresak lanpostuagatik, lanaren kopuruagatik edo kalitateagatik edo langilearen espezializazioagatik ezarrita dituen soldata kontzeptuak).

_Gaueko etxezain eta zaintzaile lanbide kategoriei ez zaie aplikatuko, hauen soldata lanpostuan gauez aritzea kontuan izanik ezarri baita: gauez lan egiteagatiko hileko osagarria 64,24 euro izango 2007. urtean gaueko etxezainarentzat eta 55,05 euro gaueko zaintzailearentzat.

29. artikulua. Eskubide sindikalak.

Langileek enpresa batzordeen eta langileen delegatuen bitartez enpresan parte hartzeko eskubidea daukate. Hauek, Langileen Estatutuetako 62-2. eta 65-1. artikuluetan ezarritakoari lotuta, langileen lan-baldintzak direla eta sortzen diren auzi guztietan esku hartuko dute, batez ere lanbide kategorien, lan-egutegiaren, oporren eta kontratazio berrien inguruko gaietan.

Langileen delegatuak eta enpresa batzordeko kideak langile guztiek hautatuko dituzte boto pertsonal, zuzen, aske eta sekretua emanez, indarreko legezko xedapenetan ezarritako prozeduran. Enpresek erraztasunak eman behar dituzte hautespen sindikalak lan-zentroetan egiteko; horretarako, baimena emango dute sindikatuek propaganda banatzeko eta sindikatuetako aholkulariek langileekin hitz egiteko, ohiko lan-jarduna eragotzi gabe eta enpresa aldez aurretik jakinaren gainean dagoela.

Langileen delegatuak haien ordezkariak dira, lan-inguruabarrak direla eta enpresarekin edo agintariekin sortzen diren auzi guztietan parte hartzen dute, Estatuko arauak edo itundutakoak bete daitezen zaintzen dute, eta Langileen Estatutuan eratxikitako eginkizun guztiak burutzen dituzte. Enpresa batzordea kide anitzeko organoa da, eta haien gehiengoaren erabakiz ekintza administratibo zein judizialak egin ditzake Langileen Estatutuko 64. artikuluak emandako eskumenen eremuan.

Langileen legezko ordezkariek ordaindutako ordu kreditu bat edukiko dute hilean (soldatako ordainsarietan eraginik izango ez duten ausentziak, alegia) euren karguko berezko egitekoak bete ahal izateko. Kredituaren kopurua Langileen Estatutuko 68. artikuluko e) paragrafoan ezarri da. Kreditu horren barrukotzat joko dira sindikatuek deitzen dituzten bileretan eta sindikatuek sustatutako prestakuntza-jardueretan ematen dituzten orduak.

Langileen legezko ordezkariek nahi izanez gero, bi hiletako ordaindutako orduen kredituak meta daitezke. Metatze hau eraginkorra izango bada, baliatu baino lehen enpresari jakinarazi behar zaio.

Enpresa batzordeko kideek eta langileen ordezkariek haietako baten edo batzuen ordaindutako orduen hileko kredituak metatu ahal izango dituzte, baina guztirako zenbatekoa gainditu gabe. Metatze hau eraginkorra izateko ezinbestekoa da enpresari gutxienez 30 egun lehenago jakinaraztea; besterik itundu ezean, metatzea 12 hilabete egongo da indarrean gehienez.

Langileen ordezkariek sei hilean behin enpresaren egoera ekonomikoari eta finantzen egoerari, produkzioari, salmentei eta inbertsio-planei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea daukate.

30. artikulua. Kontratazioa

1._Merkatuaren egoerari, lan metaketari edo gehiegizko eskaerari aurre egiteko kontratuak.

Aurreko ekitaldian batez beste 30 langile eduki dituzten enpresek ezin dute eduki plantillan langileen ehuneko hogeita bost baino gehiago kontratu mota honekin, urte osoa zenbatuta.

Lan-kontratuan argi eta garbi agertu behar da kontratazioaren arrazoia.

2._Aldizkako lan-kontratu finkoak:

Aldizkako lanpostu finkoetan ari direnei langileek ordezkariek enpresarekin egiten duten itunean ezarritako hurrenkeran eta moduan deituko zaie. Akordiorik lortu ezean, deialdiak antzinatasunaren arabera egingo dira espezialitate, kategoria, lanbide talde edo atal bakoitzaren barruan.

3._Prestakuntzako kontratua:

Prestakuntzako kontratua egin ahal zaie praktikaldiko kontratua egiteko behar den titulua ez eduki arren legez ezarritako adinera iritsi direnei. Prestakuntzako kontratuak bi urte iraungo du gehienez, luzapenak barne.

Kontratuan prestakuntza teorikoan emango den denbora zehaztu behar da, eta dena aldi batean pilatuta edo hainbat alditan emango den ere bai.

Langileen ordezkariek eskatuz gero, enpresaburuak ikastunak egin beharreko lanaren eta jasoko duen lan-prestakuntzaren berri eman beharko die, xehekatuta.

Legez edo nazio akordio bidez prestakuntzako kontratua zein kategoriari aplikatu ahal zaien ezarri arte kontratu mota honetatik kanpo egongo dira ondoko kategoria hauek: garbitzailea, zoru-garbitzailea, mandatugilea eta solairuetako zerbitzaria.

Prestakuntzako kontratuari, maila eta modalitate guztietan, ez zaizkio aplikatuko hitzarmen kolektibo honetan itundutako ordainsariak. Haien ordez langileek ordainsari bakarra jasoko dute; hona gutxieneko zenbatekoak:

_Kontratuaren seigarren hilera arte IV. mailako lansarien %70.

_Kontratuaren seigarren hiletik hamabigarrenera arte IV. mailako lansarien %80.

_Kontratuaren bigarren urtean IV. mailako lansarien %90.

Langile bat aldi batez ezinduta gertatzen bada laneko istripu batean zein lanetik kanpokoan edo laneko gaixotasun zein gaixotasun arrunt baten eraginez, enpresak ezintasunaren ziozko bajaren 12. egunetik 60.era arte hitzarmen honetan prestakuntzako kontratuetarako ezarritako gutxieneko soldataren %50 ordaindu behar dio.

4) Praktikaldiko kontratua:

Hauxe izango da lansaria:

_Kontratuaren lehen urtean hitzarmen honetan lanpostuaren kategoriarako ezarritako soldataren %80.

_Bigarren urtean soldata horren %90.

5) Prestakuntza kontratuei eta praktikaldiko kontratuei aplikatu beharreko xedapena:

Langile batek praktikaldiko edo prestakuntzako kontratuarekin urtebete edo gehiago egiten badu enpresan eta kontratua azkendutakoan plantillan finko egiten ez badute, kalte-ordaina jaso ahal izango du: 12 eguneko soldata lanean egindako urteko (urtebetera heltzen ez diren aldiak hileka hainbanakatuko dira).

6) Aldi baterako laneko enpresen bidez egiten diren kontratuak:

Aldi baterako laneko enpresekin langileak lagatzeko kontratuak erabiltzaile gisa egiten dituzten ostalaritzako enpresek ostalaritzako zerbitzuak egiteko lagatako langileek soldata kontzeptu guztiak bat eginda (aparteko ordainsarien hainbanaketaren emaitza barne) gutxienez hitzarmen honetan lanbide kategoria baliokiderako ezarritakoa izatea bermatu behar dute.

Gainera, langile hauek hitzarmen kolektibo honi lotutako gainerako langile guztien lan-baldintza eurak eduki behar dituzte: lanaldia, asteko atsedenaldia, oporrak eta baimen ordainduak.

7) Azpikontratak:

Aurreko puntuan aldi baterako laneko enpresetarako ezarritako baldintza eurak aplikatuko zaizkie azpikontratatzen diren enpresetako langileei ostalaritzako lan-zentroetan etengabean aritzen direnean.

8) Lanaldi partzialeko kontratuak:

Lanaldi partzialeko kontratuak idatziz formalizatu behar dira; mota honetako kontratuetan benetan zenbat ordu lan egin behar den, ordu hauek lanaldietan eta egunetan nola banatuko diren eta lan egindako orduen proportzioan nolako lanaldi-ehunekoa aplikatuko den zehaztu behar da.

Lanaldi partzialeko kontratuetan soldata gisa aplikatuko den ehunekoa hitzarmen honetan ezarritako urteko gehieneko lanaldiari dagokionaren proportziozkoa izan behar da. Lan-denbora modu erregularrean banatzen den kontratuetan aipatu ehunekoak zehazteko, ez beste ezertarako, hauxe da lanaldi osoa: 38 ordu astean.

9) Pertsona elbarriak kontratatzea:

Plantillan 50 langile edo gehiago dauzkaten enpresetan, haietako %2 gutxienez elbarriak izan behar dira.

Enpresak betebehar horretatik salbu gera daitezke apirilaren 7ko 13/1982 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

31. artikulua. Baimen ordainduak.

Langilea, aurretik abisatu eta justifikatuta lanetik atera daiteke, ordaindua izateko eskubidearekin, arrazoi hauetako bat dela medio eta honenbeste denborako:

a) Ezkontzagatik: egutegiko hamabost egun.

b) Aiton-amonen, anai-arreben edo iloben (odolkideen nahiz ezkontza bidezkoen) eritasun larriagatik edo heriotzagatik: bi egun. Arrazoi horregatik langilea bidaia egin beharrean bada, epea 4 egunekoa izanen da.

Ospitaleratzea eritasun larritzat hartuko da; honelako kasuetan, langileak eskatzen duenean has daiteke baimen ordaindua, ospitalean den artean.

c) Gurasoen edo seme-alaben edo ezkontidearen eritasun larriagatik edo heriotzagatik: lau egun. Arrazoi horregatik langilea bidaia egin beharrean bada, epea 6 egunekoa izanen da.

d) Bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bati ospitaleratu beharrik ez baina etxean atseden hartzera behartzen duen ebakuntza kirurgikoagatik: bi egun. Arrazoi horregatik langileak bidaia egin beharrean bada, epea lau egunekoa izanen da.

e) Semea edo alaba jaiotzagatik: hiru egun. Arrazoi horregatik langileak bidaia egin beharrean bada, epea lau egunekoa izanen da; kontuan eduki behar da baimenaren hiru egunetako bi lanegunak izango direla.

f) Seme edo alaba baten heriotzagatik: egutegiko lau egun.

g) Ohiko bizilekua aldatzeagatik: egun bat.

h) Publikoa eta pribatua den eginbehar saihestezina betetzeko: behar den denbora. Aldi jakin bat lege bidez edo hitzarmenen bidez ezarritako arau batean jasota dagoenean, absentziaren iraupenari eta konpentsazio ekonomikoari dagokienez arau hartan xedatutakoari jarraituko zaio.

Goian aipatutako eginbehar hori betetzeagatik hiru hilabeteko aldian lanorduen ehuneko hogei baino gehiagotan ezin izan bada egin beharreko lana bete, enpresak eszedentzia egoerara pasa dezake langilea, Langileen Estatutuko 46. artikuluko 1. idatz-zatian arautu den bezala.

Langile batek kalte-ordaina kobratzen badu eginbeharra betetzeagatik edo karguan jardun beharragatik, diru kopuru hori bera deskontatuko zaio enpresak ordaintzen dion soldatatik.

h) Eginkizun sindikaletan edo langileen ordezkaritza lanetan aritzeko: lege bidez edo hitzarmenen bidez ezarritakoa.

i) Seme-alaben, anai-arreben edo gurasoen (odolkideak nahiz ezkontza bidezkoak) ezkontzagatik: egun bat.

j) Langileak urteko oporrez balia daitezke artikulu honetan araututako baimen ordaindu luzatzeko, baina gehienez hiru egun soilik gehi ditzakete.

k) Halaber, langileek gehienez hamar ordu erabili ahal izango dituzte urtean ezkontideari, seme-alabei edo gurasoei medikuarenera laguntzeko eta euren kontuetarako

Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, izatezko bikotekideei ezkontideek dituzten eskubide berak aitortzen zaizkie. Horretarako, langileek izatezko bikotea osatu dutela frogatu beharko dute etxebizitza berean erroldaturik daudela frogatzen duen agiriaren eta Bikoteen Erregistro Ofizialeko inskripzioaren bidez.

Artikulu honetan araututako baimenen ondorioetarako, joan-etorritzat hartuko dira 75 km-tik gorako distantzia guztiak.

Izatezko bikoteetako kideek ezkontzetarako ezarritako 15 eguneko baimena gozatu ahal izango dute ondoko baldintzak betez gero:

_15 eguneko baimena bikotea Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatu den egunean hasi behar da.

_Enpresari gutxienez bi hilabete lehenago eman behar zaio abisua idatziz.

_Bikotea Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatuta dagoelako ziurtagiria aurkeztu behar da; bertan bikoteko kideen datu pertsonalak eta inskripzio-eguna agertu behar dira.

_Geroago bikotea ezkontzen bada, langileek ez dute edukiko beste baimen bat gozatzeko eskubiderik.

_Baimen hau gozatu dutenek sei urtean ezin eskatu izango dute baimena beste bikote bat eratzeagatik.

32. artikulua. Lan osasuna.

Osasuna berariaz aztertuko da. Lanpostu bakoitzerako dauden protokoloak aplikatuko dira. Langileek eskatuta, enpresek osasun azterketa bat ezarriko du lanpostu bakoitzerako, medikuak egokiesten duen maiztasunarekin, lanpostuaren arriskuak eta langilearen adina kontuan hartuta.

Osasun azterketa egiten ematen diren orduak lanean egintzat joko dira, azterketa lanaldian eginez gero.

Hitzarmen hau sinatu duten alderdiek konpromisoa hartu dute langileek euren lanpostuetan dauzkaten lan-arriskuei buruzko dokumentazioa eta material informatiboa prestatzeko.

Orobat, alderdi sinatzaileek sektoreko lan-arriskuei eta osasunaren babesari buruzko informazio eta prestakuntzako saioak antolatuko dituzte langileentzat.

33. artikulua. Prestakuntza.

Titulu akademiko edo profesional bat lortzeko ikasten ari diren langileek eskubide hauek dauzkate:

_Azterketetara joateko baimenak izan ditzakete.

_Lan-txanda (enpresan txandarik egonez gero) edo lan-ordutegia hauta dezakete euren lanbide kategoriako edo taldeko langileen artean.

_Lanbide prestakuntza edo hobekuntzarako baimena eskura dezakete lanpostua gordeta.

Halaber, baldin eta enpresak eta langileek lanbide birziklapenerako ikastaroak ituntzen badituzte, langileek gutxienez 20 ordu edukiko dituzte urtean haietara joateko.

Janari-erabiltzailearen txartela lortzeko prestakuntza enpresaren kargura izango da langileak enpresan urtebete baino gehiago badarama.

34. artikulua. Eszedentziak eta lanaldi murrizketak seme-alabak zaintzeko.

Enpresan gutxienez urtebeteko antzinatasuna duten langileek eskubidea dute borondatezko eszedentzia hartzeko, lau hilekoa gutxienez eta bost urtekoa gehienez (lehen urtean lanpostua gordeko zaio).

Eszedentzia bat hartuz gero, amaitzen denetik lau urte igaro behar dira eskubide honetaz berriro baliatu ahal izateko.

Seme edo alaba bat edo ahaideren bat zaintzeko eszedentzian dauden langileei lehenbiziko hiru urteetan lanpostua gordeko zaie, Langileen Estatutuak arautzen duenaren arabera.

Legezko zaintzapean zortzi urtetik beherako adingabe bat duten langileek lanaldia murrizteko eskubidea izanen dute, Langileen Estatutuko 37. artikuluan ezarritako baldintzetan eta ehunekoan, eta horren araberako soldata murrizketa eginen zaie.

35. artikulua. Hitzarmen kolektiboko soldata araubidea ez aplikatzeko klausula.

Hitzarmen kolektibo honetan ezarritako soldata araubidearen eraginez enpresaren baten egonkortasun ekonomikoa narriatu ahal bada, ez zaio aplikatuko.

Hitzarmen kolektibo honetako soldata araubidea ez aplikatzeko baimena dute hitzarmena aplikatzen hasi nahi den urtearen aurreko bi urteetan ohiko jardueretan galerak izan dituztela frogatzen duten enpresek, bai eta hitzarmena lehenengoz aplikatuko den urtean galerak izango dituztela aurreikusten dutenek ere. Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, galerak zenbatzeko kontabilitateko emaitzak hartuko dira kontuan, amortizazioak aplikatu gabe.

Galerak frogatzeko ondoren zehaztuko den dokumentazioa aurkeztu behar zaio hitzarmenaren batzorde paritarioari hitzarmena edo beraren etorkizuneko berrikuspenak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen diren egunetik bi hilabete igaro baino lehen:

1._Banako enpresaburuek eta merkataritzako sozietateek azken bi ekitaldietako urteko inbentario eta kontuen liburuak, Merkataritzako Erregistroak legeztatuak.

2._Sozietate zibilek eta irregularrek azken bi ekitaldietako balantzeak eta galera-irabazien kontuak, Ogasun Publikoak edo notarioak dilijentziatuak.

3._Kasu guztietan, hitzarmena aplikatu nahi ez den urterako egin den galera-aurreikuspena arrazoitzen duen txostena aurkeztu behar da, enpresaburuak sinatuta.

Aipatu dokumentazioa jasotzen denetik hitzarmenaren batzorde paritarioak hilabeteko epea edukiko du biltzeko eta zuzen dagoenez egiaztatzeko. Hala gertatuz gero, enpresa eskatzaileari jakinaraziko dio baduela baimena hitzarmen kolektibo honetan ezarritako soldata araubidea ez aplikatzeko.

Baldin eta batzorde paritarioaren ustetan aurkeztutako dokumentazioak ez badu frogatzen azken bi ekitaldietan galerak izan direnik, enpresa eskatzaileari jakinaraziko zaio batzorde paritarioak hitzarmen kolektibo honetan ezarritako soldata araubidea ez aplikatzeko baimena ez ematea erabaki duela.

Prozedura hau bideratzeak behin-behinean etengo du enpresa eskatzaileak hitzarmen kolektibo honetan ezarritako soldata araubidea aplikatzea, hain zuzen ere batzorde paritarioak bere erabakia jakinarazi arte (baimena eman edo ukatu).

Galera-aurreikuspena betetzen ez bada, enpresak hitzarmenean finkatutako soldata igoera ordaindu beharko du, non eta horren aplikazioak ez dizkion enpresari galerak eragiten.

Halaber, azken ekitaldian galerak izan dituztela frogatzen duten enpresek, edo ezegonkortasun ekonomikoa ekarri duen ezohiko inguruabarrak gertatu zaizkiela frogatzen dutenek, hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioari eskatu ahal izango diote hitzarmenean ezarritako soldata araubidea ez aplikatzea.

Honelako kasuetan, batzorde paritarioak eskatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da; hark kideen gehiengoaz erabakiko du baimena eman ala ez.

Enpresa eskatzaileari erabakiaren berri ematen ez bazaio, eskatutakoa ukatutzat hartu beharko da.

Nolanahi ere, hitzarmen kolektiboa ez aplikatzeko baimena ematen zaien enpresak kontabilitate-mozkinak lortzen hasten badira, ekitaldi horretan bertan jaso gabeko soldata-diferentziak ordaindu beharko dizkiete langileei.

36. artikulua. Lege osagarriak.

Hitzarmen honetan berariaz aurreikusirik ez dagoen guztian Langileen Estatutua eta lan arloan indarrean dauden orotariko xedapenak bete behar dira.

37. artikulua. Hitzarmenaren interpretaziorako batzorde paritarioa.

Hitzarmen hau sinatu duten enpresaburuen elkarteek eta sindikatuek batzorde paritarioa eratuko dute. Batzordearen ordezkaritza-banaketa hautespenetarako:

Enpresaburuen elkarteak:

_Asociación de Empresarios de Hostelería de Navarra elkartea: %85

_Asociación Navarra de Pequeña Empresa de Hostelería elkartea: %15

Sindikatuak:

_UGT: %47,96

_ELA: %22,62

_CCOO: %22,62

_LAB: %22,62

Batzordearen egoitza AEHN elkartearena izango da (Pedro I.a, 1 - 1.).

Batzorde Paritarioaren eskumenak:

_Hitzarmen hau interpretatzea.

_Hitzarmenaren aplikazioaren jarraipena egitea.

_Lanbide kategoria zaharrak Ostalaritzako Estatuko Lan Akordioko sailkapen sistemarekin berdintzea dela eta sortzen diren desadostasunak ebaztea.

_Hitzarmenaren aplikazioa eta interpretazioa direla eta sortzen diren gatazkez arduratzea eta gatazkok ebaztea.

_Hitzarmenaren aplikazioa eta interpretazioa direla eta sortzen diren gatazketan bitartekari aritzea.

_Hitzarmen kolektiboko soldata araubidea ez aplikatzeko eskabideak ebaztea.

_Aldi baterako laneko enpresak arautzea.

38. artikulua. Nafarroako Lan Auzitegiaren menpe jartzea.

Hitzarmen hau sinatu duten alderdiek hitzartu dute interpretazioan eta aplikazioan sortzen diren desadostasun eta gatazka guztiak, bai taldekoak bai banakakoak, Nafarroako Lan Gatazkak Konpontzeko Auzitegiaren esku jarriko direla, bitartekotza eta adiskidetze faseetan, eta alderdiak beren borondatez aipatu auzitegiaren arbitraje prozeduraren esanetara jartzeko ahaleginak eginen direlako konpromisoa agertzea.

Klausula hau, beraz, alderdiak Lan Gatazkak Konpontzeko Auzitegiari atxikitzearen adierazpena da, Langileen Estatutuko 83. artikuluak arautzen duen eraginkortasun orokorreko izaera du eta, horren ondorioz, itunak enpresaburuak, sindikatuak eta langileak behartzen ditu beren desadostasunak epaiketara jo aitzin aipatu auzitegiaren bitartekotza eta adiskidetze prozeduretan azaltzera. Hori horrela, ez da nahitaezkoa atxikimendu espresua eta banakakoa egitea, borondatezko atxikipena behar den prozeduran izan ezik, zein bultzatzeko eta sustatzeko konpromisoa hartu baitute lan hitzarmen honen sinatzaileek.

39. artikulua. Lanbide sailkapena.

Hitzarmen honen aplikazio-eremuan ari diren enpresetako langileak Ostalaritzako Lan Akordio Nazionalean ezarritako lanbide taldeen arabera sailkatu dira.

(2002ko maiatzaren 27ko Akordioa)

Ebazpen hori betetzeko, hitzarmen kolektibo honetako kategoriak egokitu dira. Egokitzapen hau funtzionala baizik ez da, eta 1. eranskineko homogeneizazio-taulen bidez ezarri da.

Gainera, kategoria bakoitzeko soldata maila ere ezarri da.

40. artikulua. Talde-janarietako enpresak. Enpresaburua aldatzeagatiko bermeak.

Gai honetan hitzarmen kolektibo honen II. eranskinean xedatutakoa bete behar da. Eranskin honetan OELAko (Ostalaritzako Estatuko Lan Akordio Nazionala) jatetxe, kafetegi eta tabernen azpibatzordearen 1999ko uztailaren 20ko erabakia hitzez hitz jaso da.

Estatu eremuko nagoziazio-prozesuan gai honetan aldaketarik izanez gero, berez atxikiko zaizkio artikulu honi eta, beraz, aplikagarriak izango dira.

41. artikulua. Jantoki zerbitzua.

Jantoki zerbitzua daukaten establezimenduetan langileek mantenua jaso dezakete enpresaren kargura lanean ari diren egunetan, nahi izanez gero.

Hala denean, enpresak deskontua aplikatuko dio langileari soldata-ordainagirian: soldata plusaren kontzeptuan jasotzen duen zenbateko bera, hain zuzen ere 1.106,52 euro 2007. urtean.

Deskontua hilero aplikatuko da langileak mantenua jaso nahi duen aldi osoan. Horrenbestez, zerbitzu honen kontraprestaziotzat hartuko da soldata plusaren urteko zenbatekoaren (1.106,52 euro) eta langilearen urteko lanegunen arteko baliokidetza (hots, mantenu zerbitzuaz baliatzen den egunen kopurua).

42. artikulua. Jazarpen psikologikoa:

Hutsegite oso larritzat jotzen da langileen aldetik hitzen bidezko erasoak zein fisikoak egitea, edozein dela ere enpresan betetzen duen lanpostua, asmo psikologiko edo/eta sexualaz pertsonen duintasuna eta intimitatea erasotzen denean.

43. artikulua. Ingurumena.

Gure inguruan gero eta handiagoa da ingurumenaren egoerarekin eta garapen iraunkorrarekin dugun kezka. Hori dela eta, hitzarmen hau sinatu duten bi alderdiek ingurumen arloko jarduketak hobetzeko konpromisoa hartu dute, alderdi hauetan batez ere:

_Ingurumen arloko arazoei buruzko sentsibilizazio kanpainak ezartzea.

_Langileentzako ingurumen arloko prestakuntza eta informazioa hobetzea kontuan izanik ingurumenari buruzko indarreko legeria eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean ezarritako hobekuntzak.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena._Hitzarmeneko atzerapenak.

Hitzarmeneko atzerapenak ondokoei ere aplikatu ahal izango zaizkie: enpresarekiko lan-harremanak 2007ko urtarrilaren 1etik hitzarmen kolektibo hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu bitartean azkentzen zaizkien langileei, nahiz eta azken kitatzea sinatuta egon. Hau hitzarmenaren indarraldiko bigarren eta hirugarren urteetan ere aplikatu ahal izango da.

Bigarrena._Hitzarmen hau indarrean jartzen denean asteko bi eguneko atsedenaldia aplikatzen ez duten enpresek lan-egutegia aldatu ahal izango dute lanaldiak eta lan-txandak hitzarmen honetan itundutako asteko bi eguneko atsedenaldira egokitzeko eta euren produkzio eta antolamendu beharrizanak asetzeko.

Hirugarrena._Soldata-ordainagiria.

Hitzarmen kolektibo hau aplikatzen zaien enpresek 1994ko abenduaren 27ko Aginduaren eranskinean finkatutako banako soldata-ordainagiria erabili behar dute (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 11. zenbakia, 1995eko urtarrilaren 13koa).

I. ERANSKINA

Lan Akordiora egokitutako arlo funtzionalen eta soldata mailen taula

Lehenengo arlo funtzionala: Harrera, Etxezaintza, Harreman publikoak, Administrazioa eta Kudeaketa.

_I. lanbide taldea

KATEGORIA SOLDATA MAILA

Harrera burua 1

2. harrera burua 2

Administrazioburua 1

Salmenta burua 1

Lehen etxezaina 1

_II. lanbide taldea

KATEGORIA SOLDATA MAILA

Harreragilea 3

Etxezaina 2

Administraria 3

Harreman publikoak 3

Saltzailea 3

_III. lanbide taldea

KATEGORIA SOLDATA MAILA

Harrera eta etxezain laguntzailea 4

Administrari laguntzailea 4

Telefonista 3

_IV. lanbide taldea

Bigarren arlo funtzionala: Sukaldea eta ekonomatua

_I. lanbide taldea

KATEGORIA SOLDATA MAILA

Sukalde burua 1

2. sukalde burua 2

Catering burua 1

_II. lanbide taldea

KATEGORIA SOLDATA MAILA

Partidaburua 3

Sukaldari-gozogilea 3

Ekonomatuko arduraduna 3

_III. lanbide taldea

KATEGORIA SOLDATA MAILA

Ekonomatuko laguntzailea 4

Sukaldari laguntzailea 4

_IV. lanbide taldea

KATEGORIA SOLDATA MAILA

Sukaldari laguntzailea 4

Hirugarren arlo funtzionala: jatetxeak, tabernak eta antzekoak, catering pista

_I. lanbide taldea

KATEGORIA SOLDATA MAILA

Jatetxe edo aretoko burua 1

Jatetxe edo aretoko 2. burua 2

Catering eragiketen burua 2

_II. lanbide taldea

KATEGORIA SOLDATA MAILA

Sektoreburua 2

Catering aretoko burua 2

Zerbitzaria, tabernaria, sommelierra 3

Catering gainbegiralea 3

Catering taldeko burua 3

Talde gainbegiralea 3

_III. lanbide taldea

KATEGORIA SOLDATA MAILA

Zerbitzari laguntzailea 4

Catering prestatzailea edo muntatzailea 4

Catering taldeko gidaria 3

Catering taldeko laguntzailea 4

_IV. lanbide taldea

KATEGORIA SOLDATA MAILA

Taldeetako laguntzailea 4

Catering prestatzaile/muntatzailearen

laguntzailea 4

Laugarren arlo funtzionala: solairuak eta garbiketa

_II. lanbide taldea

KATEGORIA SOLDATA MAILA

Arduradun nagusia 2.

Atalaren arduraduna 3

_III. lanbide taldea

KATEGORIA SOLDATA MAILA

Solairuetako zerbitzaria 4

_IV. lanbide taldea

KATEGORIA SOLDATA MAILA

Solairuetako eta garbiketako laguntzailea 4

Bosgarren arlo funtzionala: mantentze zerbitzuak eta zerbitzu osagarriak

_I. lanbide taldea

KATEGORIA SOLDATA MAILA

Catering zerbitzuetako burua 2

_II. lanbide taldea

KATEGORIA SOLDATA MAILA

Mantentze-lanetako

eta zerbitzuen arduraduna.

Atalaren arduraduna 2

_III. lanbide taldea

KATEGORIA SOLDATA MAILA

Mantentze-espezialista

eta dietista. 3

_IV. lanbide taldea

KATEGORIA SOLDATA MAILA

Mantentze eta

zerbitzu laguntzailea Talde begirale eta

zaintzailea. 4

(*) Bosgarren soldata maila 16 eta 17 urteko langileei dagokie.

II. ERANSKINA

Orduaren prezioa

Hitzarmen honetako soldaten araberako orduaren prezioak ondokoak dira:

_I. maila: 11,29 euro.

_II. maila: 9,88 euro.

_III. maila: 8,89 euro.

_IV. maila: 8,60 euro.

_V. maila: 6,62 euro.

Harrera buru, 2. harrera buru eta harreragile kategorietako langileen soldatan 0,40 euro gehituko zaizkio prezio honi.

III. ERANSKINA

Subrogazio konbentzionala taldeetan. Enpresaburua aldatzeagatiko bermeak

I._Aitzinsolasa

Gaur egun, lan-harremanetako gairik korapilotsuenetako bat enpresen ondorengotzaren arautzea da. Arazo hau landua du Europar Batasunak, baina bateratze hutsean geratu da. Hain zuzen ere, otsailaren 14ko 77/187/EEE Zuzentarauaren eta ekainaren 29ko 98/50/EEE Zuzentarauaren bitartez (bigarrenak aurrekoa aldarazi du; beraren xedea Batasuneko kide diren estatuetako legeriak arlo jakin batean bateratzea izan da: langileen eskubideek bere hartan irautea enpresak, jarduera-zentroak edo hauen atalak eskualdatzen direnean) bi helburu lortu nahi izan dira: batetik enpresen ondorengotzak eragin kaltegarririk ez izatea merkatuaren jardunean, eta bestetik langileen eskubide batzuei gutxieneko babesa ematea.

Orain arte Auzitegi Gorenaren legezko doktrinaren arabera (Gizarte Auzietarako Aretoak honetaz emandako epaiak) Langileen Estatutuaren Testu Bategineko 44. artikuluan ezarritako enpresa subrogazioa gertatzeko ezinbestekoa izan da aldi berean ustiapenerako azpiegiturako ondare elementuak eskualdatzea. Hori dela eta, enpresa bat jarduera edo zerbitzu batean beste baten ondorengoa izatea ez da nahiko besterik gabe aipatu artikuluan ezarritakoa gertatzeko: horrez gainera lehengo enpresak bere kabuz jarduteko gauza den ondare egitura edo euskarria eskualdatu behar dio enpresa berriari.

Hala ere, gerta liteke sektoreko arau kolektiboaren bidez enpresa subrogazioak gertatzea ondare azpiegitura ez eskualdatu arren: honetaz ere legezko doktrina ezarria du Auzitegi Gorenak hainbat epaitan. Honelako kasuetan lege-araua aplikatzen ez denez gero, arau konbentzionalean subrogazioa gertatu aurretik bete gabe utzitako erantzukizun ekonomikoak berariaz zehaztu behar dira.

Legezko doktrina horrekin bat etorriz, aurrean aipatutako zuzentarauetan ezarritakoa kontuan hartuta, eta Langileen Estatutuko 44. artikuluan (51.1. eta 49.1.g artikuluak osatzen dute) eta 64. artikuluan langileen ordezkariez ezarritakoa eta Askatasun Sindikalari buruzko 11/1985 Lege Organikoko 10.3. artikuluan xedatutakoa gure zuzenbidera egokituta, akordio honen bidez arautegi hori ostalaritza eta turismoaren sektorearen beharrizan eta arazoetara moldatu nahi da, hobeto eta zuzenago aplikatu ahal izateko. Hain zuzen ere, helburua gertatzen diren egoera guztiak alderdiek sinatutako akordioaren itzalpean egotea da. Akordioa Estatu osoan aplikatuko da, eta indarrean ezarri ondoren negoziazio-eremu hau itxita geratuko da; beraz, ez da baliagarri izango beheragoko eremuetan, informazio eta kontsulta eskubideen epigrafea izan ezik, gutxienekoa baita.

OELAko kapitulu honen xedea enpresen subrogazioa, bere ondorioekin, kasu jakin batzuetan bermatzea da: ondare eskualdaketaren betekizuna bete gabe talde enpresen arteko ondorengotza edo ordezpena gertatzen denean.

Zeinahi titulu dela bide kapitulu honetan adierazitako jardueretan ondorengotza burutzen duten enpresen arteko langile irenspena ondoren zehaztuko denari lotuta egingo da:

a) Langileen Estatutuaren Testu Bategina finkatu duen 1/1995 Legegintzazko Errege Dekretuko 44. artikulua aplikatu behar denean berariazko araubidea eta ondorioak aplikatuko dira.

b) Titulartasunaren aldaketa ez badago aipatu 44. artikuluan ezarritako aplikazio-eremuan, subrogazioaren ondorioak gerta daitezen, aplikazio-eremuan zehaztutako jardueraren ezaugarri bereziak kontuan izanik, itundutako akordio honetan ezarritako kasuak eta erregelak bete behar dira.

Bestela, akordio honetan ezarri ez den guztian LETBeko 44. artikulua aplikatuko da.

Hala ere, batera zein bestera, ezarritako betebehar formalak eta dokumentazioaren ingurukoak aplikatuko dira.

II._Aplikazio-eremua

1. Talde zerbitzua da enpresa nagusiaren (bezeroa) eta mahaikidearen arteko enpresa batek ondokoa egitea: janaria prestatzea eta eraldatzea bereak dituen sistema eta antolamenduaren bitartez, bezero esan diogunaren edo bere sukalde instalazioetan, eta gero bere langileen bitartez janaria zerbitzatzea bezeroak berariaz atondutako jantokian, ordainetan kontraprestazioa jasoz. Halaber, kapitulu honen aplikazio-eremuan daude administrazio emakidak direla bide egiten diren taberna, kafetegi eta jatetxe zerbitzuak ere.

2. Akordio honen ondorioetarako:

a) Akordio honi lotutako langileak (beraren onuradunak) dira enpresa nagusiak (lagatzaileak) eskualdaketa gertatzen denean enplegatuta dituenak (lan-lotura Langileen Estatutuko 1. artikuluaren itzalpean ezarrita egonez gero). Honetan ez dauka inolako eraginik lan-kontratua aldi baterako edo finkoa izateak, ez eta lan-harremanen ezaugarriek ere: lanaldia, kategoría, etab.), 4. epigrafean ezarri den bezala.

Laburbilduz, subrogazioaren eraginpean izango dira eskualdaketa gertatzen denean enpresan, lan-zentroan edo honen atal batean aritzeko enplegatuta egon diren langileak.

b) Enpresei dagokienean, pertsona fisiko zein juridikoak izan daitezke, dena delakoa beraien itxura juridikoa: banakoa, sozietatea, publikoa, pribatua, irabazteko asmoa duena zein halakorik gabea.

Enpresa nagusia, edo bezeroa: Zerbitzua ematearen inguruko erabakiak zuzenean hartzen dituen pertsona fisiko zein juridikoa (ikus b paragrafoan ezarritakoa), instalazioen edo baliabideen jabea izan zein ez.

Enpresa lagatzailea: kapitulu honetan ezarritako arrazoietako bat dela eta intsuldatzen, eskualdatzen, errentatzen, saltzen edo lagatzen den enpresari, lan-zentroari edo honen atal bati dagokienez enpresaburu izateari uzten dion pertsona fisiko zein juridikoa (ikus b paragrafoan ezarritakoa).

Enpresa lagapen-hartzailea: kapitulu honetan ezarritako arrazoietako bat dela eta intsuldatzen, eskualdatzen, errentatzen, saltzen edo lagatzen den enpresari, lan-zentroari edo honen atal bati dagokienez enpresaburu izatea bereganatzen duen pertsona fisiko zein juridikoa (ikus b paragrafoan ezarritakoa).

Mahaikidea: ondorengotza edo ordezpenaren xede diren ostalaritzako zerbitzua jasotzen duen pertsona.

III._Enpresen arteko ondorengotza edo ordezpenaren xedea eta kasuak.

Kapitulu honetan xedatutakoa enpresen arteko ondorengotza edo ordezpena gertatzen den kasu guztietan aplikatuko da, baldin eta ostalaritzako enpresa, lan-zentro, produkzio-unitate autonomo edo ustiapen edo merkaturatze unitate baten, edo haietako baten atal baten titulartasuna aldatzen bada ondare-eskualdaketarik izan gabe ondoko kasu hauetan:

a) Enpresa nagusiak (lagatzaileak) eta enpresa lagapen-hartzaileak berariaz sinatutako kontratu-adierazgarri baten ondoriozko eskualdaketa; halakotzat hartuko dira enpresaren titulartasunean aldaketa ekar dezakeen egintza juridiko oro: kontratua, administrazio ebazpena, epai irmoa, eta are "mortis causa" lagapena ere.

b) Kontraten, zerbitzu ustiapenaren emakiden eta administrazio emakiden ondorengotza. Administrazio emakiden ondorengotzan kapitulu honetan ezarritakoa aplikatuko da, baldintzen pleguan zehaztutakoa gorabehera.

c) Bi enpresak edo gehiagok bat egitea, edo haien batzearen ondorioz beste nortasun juridiko bat agertzea aurrekoa desagertuta.

d) Enpresa batek beste bat irenstea, irentsitako enpresaren nortasuna desagertu eta irenslearen nortasun juridikoak irauten duela.

e) Halaber:

e)1. Epaile baten esku-hartzearen ondoriozko eskualdaketak; esaterako, ordainketa-etenduretan gertatzen direnak eta merkataritzako kontratua zein kontratu zibila epai bidez azkendu eta ondorioz enpresa bat lehengo jabeari itzularazten zaionean gertatzen direnak.

e)2. Itzulketak, errentamendu-kontratu bat edo bestelakoren bat (merkataritzakoa zein zibila) zeinahi arrazoi dela bide amaitutakoan gertatzen direnak.

Baldin eta enpresa nagusiaren erabakia edo hirugarrenekin egindako ituna dela eta azpikontratatutako zerbitzuak (edo haietako batzuk) egiteari uztea erabakitzen bada, aldi batez zein behin betiko, eta jarduerarekin segituko duenik ez badago, titulartasuna lehengoari itzuliko zaio. Horretarako kapitulu honetan edo, bestela, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzazko Errege Dekretuak onetsitako Langileen Estatutuaren Testu Bategineko 44. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da. Kasu hauetan zerbitzua egiten aritu den enpresa lagatzaileak ez ditu bereganatu behar zerbitzuari atxikitako langileak.

Halaber, enpresa nagusi edo lagatzaileak zentroan langilerik behar ez duen janari-garraioko zerbitzua kontratatzen badu, titulartasuna itzuliko da. Ostera, zerbitzu horretarako langileren bat eduki behar bada zentroan, subrogazioa aplikatuko da, eta aplikatu ere zerbitzua behar bezala egiteko behar den proportzioan.

e)3. Enpresa nagusiak bere erabakiz jarduera bere gain hartzea: zerbitzua egiten aritu den enpresak jarduerari behin betiko eta erabat utzi eta enpresa nagusiak bereganatzea. Gauza bera gertatzen da erabakia hirugarrenek hartzen dutenean edo arau batek ezartzen duenean ere.

Hori guztia aktibo materialik eskualdatu gabe gerta daiteke.

IV._Langileen atxikipena

1. III. epigrafean ezarri diren kasuetan jarduerari uzten dion enpresako langileen lan-egonkortasuna ziurtatzeko eta haien lan-harremanetan enpresen arteko subrogazioa bermatzeko, enpresa lagatzaileko langileak enpresa lagapen-hartzaileari edo zerbitzua egingo duen erakunde publikoari atxikiko zaizkio, eta honek enpresa lagatzailean izan diren eskubide eta betebehar ekonomikoak, sozialak, sindikalak eta pertsonalak errespetatu beharko ditu, ondoko inguruabarrak gertatuz gero:

a) Jarduera-zentroan ari diren langileek gutxienez lau hileko antzinatasuna izatea bertan (ez da kontuan hartuko nolakoa den lan-kontratua). Aldi hori zenbatzeko, lan egindako denboratzat joko dira oporrak, aldi baterako ezintasunak eta kontratua legez edo ituna dela bide etenda egon den aldi guztiak.

b) Enpresaren, lan-zentroaren, produkzio-unitate autonomoaren edo jardueraren ustiapen, merkaturatze edo produkzio unitatearen edo haren atal baten titulartasuna aldatzen denean langileak gaixorik, istripu-ondoan, amatasun-bajan, eszedentzian, soldaduskan, soldaduskaren ordezko gizarte prestazioan edo legez edo ituna dela bide kontratuaren etendura dakarren bestelako egoera batean izatea, baldin eta lan-kontratua eten aurretik subrogazioaren xede den zentroan aritu badira lanean eta aurreko idatz-zatian ezarritako antzinatasuna badute.

c) Bitarteko lan-kontratuarekin aurreko idatz-zatian aupatutako baten ordez ari diren langileak, bitartekotasuna amaitu arte.

d) Aldizkako langile finkoak, lan-zentroan gutxienez 4 hileko antzinatasuna dutenak.

2. Banako enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duten bazkide akziodunen, haren administratzaile edo kudeatzaileen, hauen guztien ezkontideen eta langile finko zein aldizkako langile finkoei dagokienez ez da izango subrogaziorik aurrekoekiko 2. gradura arteko odol-ahaidetasuna egonez gero, besterik itundu ezean.

Enpresen arteko subrogazioaren eraginpean ez dauden langileek enpresa lagatzaileari lotuta segituko dute ondorio guztietarako.

V._Subrogazioaren alderdi formalak

Jarraian adieraziko diren betekizunak bete ezean, enpresa lagatzailea ondorengotza edo ordezpenaren xede den jarduera-zentroan ari diren langile guztiei dagokienez subrogatuko da, bestelako formalitaterik gabe, akordio honetan ezarritakoari lotuta.

1. Enpresa nagusiak enpresa lagatzaileari jakinarazi behar dio enpresa lagapen-hartzaile berria dagoela, eta subrogazioa noiz gertatuko den azaldu behar dio.

2. Enpresa nagusiak horren berri eman eta ondoko 5 egun baliodunetan enpresa lagatzaileak aurrean azaldu den guztia frogatu behar dio enpresa lagapen-hartzaileari ondoren adieraziko diren agiri sinesgarri bidez:

_Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrean zorpekorik ez daukalako ziurtagiria.

_Ogasun Administrazioaren ziurtagiri negatiboa.

_Lagapenak ukitzen dituen langileen azken lau hiletako nominen fotokopiak.

_Gizarte Segurantzarako azken lau hiletako kotizazioaren TC-1, TC-2 eta TC-2/1 agirien fotokopiak.

_Langileen zerrenda; datu hauek agertu behar dira:

Izena eta deiturak, egoitza, Gizarte Segurantzako afiliatu zenbakia, antzinatasuna, lanaldia, ordutegia, kontratuaren mota eta oporraldiak; sindikatu bateko ordezkaria bada, karguaren indarraldia.

_Lan-kontratua etenda duten langileak; aurreko idatz-zatiko datuak agertu behar dira.

_Subrogazioak ukitzen dituen langileen lan-kontratuen fotokopiak.

_Subrogazioak ukitzen dituen langile guztiei euren hartzekoen zati proportzionala, subrogazioa gertatu artekoa, kitatu zitzaiela eta inolako zorrik ez dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

Epe hauxe bera egongo da langileen informazio eta kontsulta eskubideak (VIII. epigrafea) baliarazteko.

3. Subrogaziorako aurreikusitako egunean, akordio honetan ezarritako betekizun guztiak betetakoan, enpresa lagapen-hartzaileak langileak hartuko ditu.

Horrekin batera bi alderdiek bigarren xedapen gehigarrian ezarritako dokumentua sinatuko dute; bertan enpresaburu lagatzailearekin (pertsona fisikoa bada) edo bazkide akziodunekin, administratzaileekin edo kudeatzaileekin (pertsona juridikoa bada) bigarren gradura arteko famili lotura edo odol zein ezkontza ahaidetasuna duten langileen aitorpena agertuko da, bai eta hauen ezkontideena ere.

VI._Babesaren funtsa

1. Akordio honetan ezarritako xedapenak nahitaez bete behar dituzte hari lotutako alderdiek, hau da, enpresa nagusiak, lagatzaileak, lagapen-hartzaileak eta langileek. Eskubideei ez zaie uko egin. Enpresa lagapen-hartzaileak zerbitzua osorik edo partzialki eteteak ez du eraginik izango betebehar horretan.

2. Enpresa berriak langileen eskubideak eta haiekiko betebeharrak subrogatuko ditu.

3. Hitzarmen kolektiboaz denaz bezainbatean, ondokoak hartu behar dira kontuan:

a) Enpresaren jarduera nagusia ostalaritza bada eta ostalaritzako zerbitzua lagatzen badu, hau da, OELAk araututako lanbide kategorietan sartzen diren zerbitzua, lagatako zerbitzuan aritzen diren kasuan kasuko eremuko ostalaritzako hitzarmen kolektiboa aplikatu behar zaie, zeinahi ere den enpresa lagapen-hartzailearen jarduera nagusia.

b) Enpresa nagusiaren xedea ez bada ostalaritza baina janari eta edari zerbitzua lagatzen badu, nahiz eta janaria bezeroaren sukaldean prestatu ez, baizik eta enpresa lagapen-hartzailearen instalazioetan, horretan ari diren langileek jatorrizko enpresan aginduzko izan den hitzarmen kolektiboan ezarritako arautegiari lotuta segituko dute eta bertan izan dituzten lan-baldintzek 12 hilabete iraungo dute; aldi horretan negoziazioak egingo dira langileen ordezkariekin aurreko idatz-zatian aipatutako sektoreko arautegi orokorrera aldatzeko. Aldi horretan akordiora iristen ez badira, batzorde paritarioak aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboa ezarriko du; aldian zehar gauza bera egin daiteke alderdiek eskatuta.

4. Nolanahi ere, enpresak subrogazioak ukitzen ez duen pertsonaren bat kontratatzen badu, dagoen eremuko ostalaritzako hitzarmena aplikatuko zaie.

5. Enpresa lagatzaileak soldata zorrik edo soldataz kanpoko zorrik badauka, berak ordaindu behar ditu; enpresa nagusia zor horien erantzule solidarioa izango da.

6. Gizarte Segurantzaren prestazioak:

a) Enpresa lagatzaileak legezko araubideekin zerikusia duten enpresa betebeharrak subrogatu behar ditu. Legezko arauetan zein itunean araututako osagarriren bat (erretiroa, elbarritasuna, bizirik geratzen denarentzako ordainketak edo beste zeinahi) ordaindu behar bada, ordainketa bere gain hartzen duen enpresak bidezko zati proportzionala eskatu ahal izango die aurreko enpresei.

b) Enpresa lagatzaileak Gizarte Segurantzarekin zorrik edukiz gero zorpekoen edo soldata diferentzien ondorioz, bera izango da erantzulea eta enpresa lagapen-hartzaileak ez du edukiko inolako erantzukizunik.

VII._Langileen ordezkarien bermeak

Enpresa berriak subrogazioak ukitzen dituen langileen delegatuen, enpresa batzordeko kideen eta sindikatuen delegatuen berme sindikala errespetatu behar du hautatu zituzten agintaldia amaitu arte.

VIII._Informazio eta kontsulta eskubideak

Bai enpresa lagatzaileak bai lagapen-hartzaileak ondokoen berri eman behar diete eskualdaketak ukitzen dituen langileen legezko ordezkariei enpresen arteko ondorengotza edo ordezpena gertatu baino lehen:

_Intsuldaketa eguna (finkoa edo aurreikusia).

_Haren arrazoiak.

_Haren ondorio juridiko, ekonomiko eta sozialak langileentzat.

_Langileei dagozkien neurriak.

_Enpresa subrogazioak ukitzen dituen langile guztien zerrenda, lan-kontratua etenda dutenak barne direla (bakoitzaren kontratua zehaztuta).

_Subrogaziotik kanpo geratu diren langileen zerrenda (arrazoiak azaldu behar dira).

_Azken 4 hiletako TC2ak.

Langileek legezko ordezkaririk ez badute, intsuldaketak ukitzen dituenei banan-banan emango zaie aurreko lau puntuetan azaldutakoaren berri enpresen arteko ondorengotza edo ordezpena geratu aurretik; gainera, bakoitzari bere kontratua nola geratuko den azalduko zaio.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehena._Baldin eta administrazio erabaki edo legez arau bat dela eta hezkuntza sistema berriaren aplikazioaren ondorioz mahaikide kopuru handia (%75 baino gehiago) beste zentro batera aldatu behar bada, enpresek langileen kopurua egoera berrira egokitu ahal izango dute, beti ere akordio honetan ezarritakoa aintzat hartuta. Hala, mahaikideak jasotzen dituen enpresak beste enpresan soberan geratu diren langileak sartu beharko ditu plantillan zerbitzua emateko. Aurrekoa bezalako kasu batean langile guztiak beste lanpostu batean enplegatu ezin badira, soberakoak jatorrizko enpresan geratuko dira, zentro bietako guztirako langileen kopurua mantentzeko; hala ere, enpresek indarreko lege-esparruarekin bat datozen neurriak hartu ahal izango dituzte.

Bigarrena._Alderdiek konpromisoa hartu dute akordio honen edukia eransteko honetaz erregulaziorik ez dagoen probintzia hitzarmenei; izan ere, kapitulu gisa batu zaie Ostalaritzako Estatuko Lan Akordiorako (OELA) negoziatzen ari diren gaiei.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Lehena._Kapitulu honen aplikazioa dela eta auzirik sortzen bada, interpretazioa eta ebazpena OELAren batzorde paritariotik sortutako jatetxe, kafetegi eta tabernen azpibatzordearen eskumeneko izango dira.

Bigarrena. Negoziazio batzordeak datozen egunetan finkatuko du V. epigrafeko 3. idatz-zatian ezarritako dokumentuaren eredua.

SUBROGAZIO-AGIRIA

Bildu direnak:

Alde batetik: .......................................... jn./and., .................. (3) enpresaren (egoitza: ....................., ................... (1) ................, ....... (2) ............., kalea: ....................... zk.: .......; IFK: ................) enpresaren izenean eta haren ordezkari gisa.

Bestetik: ............................ jn./and, (NAN: ........................ egoitza: ............(1) ...................., .........(2), kalea: ...........................), bere izenean eta eskubidean.

Alderdiek dokumentu hau sinatzeko legezko gaitasuna aitortu diote elkarri eta askatasunarekin eta euren borondatez hauxe

Adierazi dute:

1. ...................(e)ko .................................aren .................(e)tik (3) .............. (4) ...................... zerbitzuaren adjudikazioa dauka ............................ (5) ............................(e)ko instalazioetan (....................... (1) ..........................., ........................., .............).

2. ............................. jauna/andrea instalazio horietan lanean ari da ...................(e)tik ................. lanbide kategoriarekin .................. (6) ...................... enpresaren kontura.

Horregatik, Ostalaritzako Estatuko Lan Akordioko (hemendik aurrera OELA) ....... kapituluan (Subrogazio konbentzionala. Enpresaburua aldatzeagatiko bermeak) ezarritakoarekin bat etorriz, dokumentu hau sinatu dute:

Lehenengoa: ..........(e)ko ..............aren .......(e)tik aurrera (3) langile horren lan-kontratua subrogatzen du (......... (7) ....................., ..................(e)koa).

Bigarrena: ................. (3) .........................(e)tik aurrerako ondorioekin, .............................. langileari oraingo lanbide kategoria aitortzen dio, bai eta beraren ordainsariak ere.

Hirugarrena: OELAko ....... kapituluko V. epigrafeko b) idatz-zatian ezarritakoaren arabera, langilearen lan-ordutegia, lanaldia eta asteko atsedenaldiaren eta oporren araubidea subrogazioa gertatu aurrekoak eurak izango dira, aplikatu beharreko hitzarmenean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena: Langileak aitortzen du oso-osorik jaso dituela enpresa lagatzailearen ordainsaria eta kitapena, edo .......................... kontzeptuaren zioz ................... zor diola. Nolanahi ere, aurreko idatz-zatian aipatutako kopurua eta Gizarte Segurantzarekiko zorrak eta PFEZen ziozkoak, egonez gero, OELAko ....... kapituluko V. epigrafeko C idatz-zatian ezarritakoaren arabera ordainduko dira.

Iragarkiaren kodea: F0710695