97. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

AKATS ZUZENKETA, urtarrileko 29ko 8/2007 Foru Dekretuarena. Haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren eskaintza onesten zen, 2007. urterako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren eskaintza 2007. urterako onesten zuen urtarrilaren 29ko 8/2007 Foru Dekretuan (2007ko 17. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 7an argitaratua) egindako akatsez oharturik, dagozkion zuzenketak egin behar dira:

1. artikuluan, 1333. orrialdean, ezkerreko zutabean, Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiaren barnean, hau ageri da: "Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 5536 zenbakia plantilla organikoan". Horren ordez, hau jarri behar du: "Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 42 zenbakia plantilla organikoan"

1. artikuluan, 1335. orrialdean, ezkerreko zutabean, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren barnean, hau ageri da: "Unibertsitateko erdi mailako teknikariak, Eraikuntzaren arlokoak (Aurrea hartzeko Diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea). Bi lanpostu huts...". Horren ordez, hau jarri behar du: "Unibertsitateko erdi mailako tituludunak, Eraikuntzaren arlokoak (Aurrea hartzeko Diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea). Bi lanpostu huts...".

1. artikuluan, 1335. orrialdean, ezkerreko zutabean, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren barnean, hau ageri da: "Unibertsitateko erdi mailako teknikariak (Aurrea hartzeko Diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua). Hiru lanpostu huts...". Horren ordez, hau jarri behar du: "Unibertsitateko erdi mailako tituludunak (Aurrea hartzeko Diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua). Hiru lanpostu huts...".

1. artikuluan, 1335. orrialdean, ezkerreko zutabean, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren barnean, hau ageri da: "Unibertsitateko erdi mailako teknikaria (Aurrea hartzeko Diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea). Lanpostu huts bat...". Horren ordez, hau jarri behar du: "Unibertsitateko erdi mailako tituluduna (Aurrea hartzeko Diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea). Lanpostu huts bat...".

1. artikuluan, 1.338. orrialdean, ezkerreko zutabean, Landa Garapenerako Zuzendaritza Nagusiaren barnean, hau ageri da: "Laborategiko laguntzaile teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 2188 zenbakia plantilla organikoan". Horren ordez, hau jarri behar du: "Laborategiko laguntzaile teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C maila, 2188 zenbakia plantilla organikoan".

Iruñean, 2007ko maiatzaren 25ean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0710673