97. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpresa zientzietako diplomadun izateko 12 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

2006ko ekainaren 19an, 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpresa zientzietako diplomadun izateko 12 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1. oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak hauek izendatzeko proposamena aurkeztu du, haiek izan baitira puntuazio handiena atera duten izangaiak eta bete beharreko lanpostu kopuruan sartzen direnak: Jorge Artázcoz Colomo, ezgaitasunen bat dutenendako txanda murriztuko izangaia, eta Susana Cuesta Márquez, Nicolás Ruiz Diez eta Ana Zugasti Carpizo, igoera txandakoak; Elena Garde Macías, Virginia Anaut Marco, Raquel Bujanda Perales, María Nieves Sáinz de Vicuña Gil, Carolina Viguria Alday , Marta Paternáin Remón, Beatriz Barber Zugaldía eta Beatriz Eguaras Tirapu, txanda irekikoak.

Iruñean, 2007ko uztailaren 24an._Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0711780