97. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze lanetako ofizial izateko 3 lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2006ko urriaren 18an, 125. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze lanetako ofizial izateko 3 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1. oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak Eduardo Artieda Zugasti, Francisco Javier Labiano Amatriain eta Pablo Romero Merino, txanda irekikoak, izendatzeko proposamena aurkeztu du, haiek izan baitira oposizioa gainditu duten izangaiak.

Iruñean, 2007ko uztailaren 24an._Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0711779