97. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko artxiboetako erdi mailako teknikari izateko 4 lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2006ko 128. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 25ekoan, argitara eman zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko artxiboetako erdi mailako teknikari izateko 4 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1 oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak Juan Carlos Balda Goldaracena igoera txandako izangaia, eta Berta Elcano Sanz eta Jaime Pla Erroz, txanda irekikoak, izendatzeko proposamena aurkeztu du, haiek izan baitira hautapen probak gainditu dituzten izangaiak.

Iruñean, 2007ko uztailaren 24an._Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0711778