97. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2221/2007 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta, horren ondorioz, Florencio Hernández Catalán jauna Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Araubide Administratiboaren Ataleko buru izendatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak uztailaren 2an emandako 2221/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi da eta, horren ondorioz, Florencio Hernández Catalán jauna Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Araubide Administratiboaren Ataleko buru izendatu da sei urte naturalerako karguaz jabetzen den egunetik hasita.

Deialdi hori abuztuaren 16ko 1878/2004 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2004ko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 20an.

Iruñean, 2007ko uztailaren 2an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0711781