95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NAZAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Nazarko Udalak, 2007ko apirilaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Juan María eta Florencio Albéniz Mendozak sustaturiko xehetasun azterlana, 127tik 130era bitarteko katastro lurzatietakoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsita geldituko da.

Nazarren, 2007ko maiatzaren 10ean._Alkate udalburua, Alfredo Montoya Bujanda.

Iragarkiaren kodea: L0711243