95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FUNES

Planeamenduko hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Funesko Udaleko alkateak, 2007ko uztailaren 9an eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen Planeamenduko Hirigintza Hitzarmen baten tramitazioa hastea, Funesko Arau Subsidiarioetan aldaketa bat egiteko. Aldaketa horrek 5. poligonoko 22. katastro lurzatian eragiten du, Funesko Arau Subsidiarioetako 2.14 unitateko 162. lurzatiarekin bat egiten baitu. Hitzarmena, Funesko Udalak eta lurzatiaren jabe Agapito Cirauqui Zapatarek sinatzekoa da, espedienteko ale eginbidetuan jasotzen diren zehaztapen eta konpromisoekin. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko alegazioak aurkeztu ahal daitezen.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 24.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Funesen, 2007ko uztailaren 9an._Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0711198