95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SARTAGUDA

2007ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena

2007ko maiatzaren 4ko bilkuran onetsi ziren hasiera batean 2007ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak; jendaurreko epea haien aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betiko onetsi dira eta haien laburpena ematen da argitara, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoari jarraituz:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak: 237.324,00 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 40.000,00 euro.

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 101.016,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 527.296,20 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 96.941,37 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak besterentzea: 500.907,30 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak eta kapitaleko bestelako dirusarrerak: 1.884.209,60 euro.

Dirusarrerak, guztira: 3.389.694,47 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 343.760,13 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 419.943,11 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 18.561,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 42.365,47 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 2.256.963,00 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 4.000 euro

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 68.654,24 euro.

Gastuak, guztira: 3.154.246,95 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber, ohartarazten da behin betiko onespenaren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

1._Hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, onespena eman duen udal organoari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hura ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori berriz aurkeztu.

2._Hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hura ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3._Bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Sartagudan, 2007ko ekainaren 26an._Alkatea, José Ramón Martínez Benito.

Iragarkiaren kodea: L0710517