95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

OLTZA ZENDEA

Arduradunaren izendapena

Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak, 2007ko ekainaren 25ean, xedapen zatian honela dioen ebazpena eman zuen:

Lehena._Jesús Ojer Marco jaunak aurkeztutako agiriak onartzea eta deialdian eskatutako beharkizunak eta baldintzak bete direla kontsideratzea.

Bigarrena._Jesús Ojer Marco Oltza Zendeako Udaleko arduradun izendatzea; funtzionarioa izanen da eta lanpostu horri dagozkion egitekoak eta betebeharrak izanen ditu.

Hirugarrena._Erabaki hau Jesús Ojer Marco jaunari igortzea eta jakinaraztea ezen, erabaki hau jaso eta biharamunetik aitzina hilabeteko epean, karguaren jabetza hartu beharko duela, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuko 35.1.c) artikuluan ezarritakoa bete ondoan.

Laugarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta jakinarazten erabaki honen aurka _ez baita irmoa administrazio bidean_ errekurtso hauetako edozein aurkezten ahal dela:

1. Aukeran berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakiaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 116 eta 117. artikuluei jarraikiz. Ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri harik eta espresuki ebatzi arte edo ezarritako berraztertzeko errekurtsoaren ustezko ezespena gertatu arte.

2. Nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz. Errekurtso hau aurkezten bada, ez da administrazioarekikorik aurkezten ahalko, harik eta gora jotzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

3. Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 eta 10.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Oltza Zendean, 2007ko ekainaren 27an._Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L0710691