95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

FUNES

Udalbatzako kideen lansariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak

Udaleko kideen lansariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak zehazteko abiarazi den espedientea azterturik. Ikusirik Kontu-hartzailetzaren eta Idazkaritzaren txostenak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 75. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduko 13. artikuluak xedatuan oinarriturik, eta abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legeko 15. artikuluan ezarritakoak ondorioak izan ditzan, Funesko Udalak, aurtengo ekainaren 28an egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen:

Lehena._Antonio Ulzurrun Jiménez alkate jaunak erabateko dedikazioa izanen du bere eginkizunak betetzeko, eta urtean 34.334 euroko lansari gordina izanen du; gizarte segurantzan alta emanen zaio, eta Udalak bere gain hartuko du dagokion enpresa-kuota; horrek guztiak kargua hartu zuenetik aitzina izanen ditu ondorioak.

Bigarrena._Zinegotziek kalte-ordain eta bilkura-sari hauek izanen dituzte:

a) Osoko bilkuretara joateagatik: 60 euro/ekitaldia.

b) Informazio batzordeetara joateagatik: 16 euro batzordeko.

Udalkideek, bi kontzeptu horiek zenbatuta, ezin izanen dute irabazi urtean 1.303 euro baino gehiago.

Kalte-ordainak:

Dieta osoa: 36 euro, betiere Udalaren arazoetan hiru ordu baino gehiago jardunez gero.

Dieta murriztua: 18 euro, Udalaren arazoetan hiru ordu baino gutxiago jardunez gero.

Bidai gastuak: edozein garraiobidetan izandako gastuak; nor bere ibilgailuan joanez gero, 0,30 euro emanen dira kilometroko.

Kalte-ordainak, karguan aritzean sortzen diren egiazko gastuengatik, agiri bidez frogatu behar dira.

Hirugarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2007ko ekainaren 29an._Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0710740