95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BERA

Alkateak Jon Abril Olaetxea zinegotziari bi ezkontza ospatzeko esku ematea

Uztailaren 7an, bi ezkontza zibil ospatuko da Herriko Etxean. Ezkontza hauek Berako Udaleko zinegotzia den Jon Abril Olaetxeak eginen ditu, alkateak delegatuta. Beraz, 30/1992 Legearen 16. artikuluari eta Toki Administrazioaren Antolakuntza eta funtzionamendurako Erregelamenduaren 43. artikuluari jarraikiz,

2007ko uztailaren 5ean, Berako Udaleko alkate udalburuak, 140/2007 Ebazpenaren bitartez, ondorengo erabakia onetsi zuen:

1) Ezkontza hauek ospatzeko esku ematea zinegotzia den Jon Abril Olaetxeari.

2) Esku emate honek indarra izanen du egun honetik aitzinera.

Beran, 2007ko uztailaren 6an._Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L0711145