95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TXULAPAIN

Bikote egonkorren ordenantza. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, 2007ko ekainaren 27an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen izatezko bikoteen Udalaren Erregistroa eta ezkondu gabeko bikote egonkorren Txulapaingo Erregistroaren funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da erabakiaren hasierako onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta eta hogeita hamar egunean Udaletxeko iragarki oholean jarrita, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, iragarkia eta testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira.

Txulapainen, 2007ko ekainaren 29an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0710790