95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

644/2007 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako (Lehen Hezkuntza-DBH) ikastetxe publikoak eta Musika Eskolak hobetzeko, handitzeko eta moldatzeko obra proiektuak egiteko Nafarroako Foru Komunitateko udal eta kontzejuentzat diru laguntzak emateko deialdia ebazten duena. Deialdi hori Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 212/2007 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Ikusi dira deialdi honetarako eratutako Ebaluazio Batzordearen akta eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariaren txostena.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ondoko eranskinean agertzen diren Nafarroako udalendako eta kontzejuendako, hartan ezarritako baldintzen eta lehentasunen arabera, diru laguntzak behin-behinekoz onestea.

2. Emandako diru laguntzak ondoko baldintza hauek bete ondotik ordainduko dira:

a) Diru laguntzaren xede diren obra horiek 2007ko irailaren 30a baino lehen hasiko dira. Obrak egun hori baino lehenago hasi ez badira, dagozkien udalek eta kontzejuek espresuki uko eginen diete legokiekeen diru laguntzei eta arrazoiak edo inguruabarrak azalduko dituzte.

b) Diru laguntzaren xede diren obrek 2007ko azaroaren 30erako bukatuak behar dute izan.

3. Diru laguntzei uko egin eta geratzen den dirua erreserbako zerrendan dauden obra proiektuetarako izanen dela xedatzea, obrak egiteko lehentasun ordenari jarraikiz eta ebazpen honen 2. puntuan ezarritako baldintzak betetzen badira.

4. Diruz lagundutako obren jarraipena eta ikuskapena Ebaluazio Batzordearen eskuetan uztea, ordaintzeko beste ebazpen proposamen batzuk presta ditzan, ebazpen honen 2. eta 3. puntuetan ezarritakoa betez eta aplikatuz.

5. 2006ko deialdiaren erreserbako zerrendan egonik ere, ezartzea obrak 2007an exekutatzeko erabakia espresuki konfirmatu ez duen Olaztiko Udala ebazpen honetan kontuan hartzen ez dela, nahiz eta eskabidea garaiz aurkeztu, deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera.

6. Ebazpen honetako 2 mailako edo erreserbako zerrendan egon baina 2. eta 3. puntuetan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik diru laguntzarik jaso ez duten obrek lehentasuna izanen dute laguntza jasotzeko hurrengo deialdian. Hartara, baieztatu beharko dute behar diren obrak egiteko prest daudela eta epearen barnean behar den eskabidea aurkeztuko dutela.

7. Diru laguntza horien ordainketa, gehienez ere 1.400.000 euro artekoa, 2007ko aurrekontuko "Obrak udal jabetzako ikastetxeetan" izeneko 410001-41120-7609-325100 kontusailaren kargura eginen dela xedatzea (40000988 esp.), ondoko era honetan alegia:

_%25 obraren hasieran.

_%50 obren erdian, kontratistari ordaindutako obra ziurtagiriek aurrez ikusi den aurrekontuaren erdia gainditu dutenean.

_Gainerako %25 obrak bukatzen direnean, justifikatu ondoan.

8. Ebazpen hau eta eranskina igortzea udal eta kontzeju interesatuei, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Hezkuntza Departamentuan dagoen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari eta Eraikuntza Bulegoari, behar diren ondorioak izan daitezen.

9. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

10. Ebazpen honen kontra Administrazio Publiko interesatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, bi mila eta zazpiko ekainaren hogeita bostean._Eskola Lanbide eta Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko udalei eta kontzejuei emandako diru laguntzak haien jabetzako ikastetxeetan obrak egin ditzaten. 2007ko deialdia

Ebazpen honen 1. puntuan aipatzen den lehentasuna ondoko bi zerrendetan agertzen da:

1. Lehenbiziko mailako zerrenda.

Zerrenda honetako obrek lehentasuna dute 2. mailako edo erreserbako zerrendan daudenen aldean, eta bakoitzari dagokion diru laguntza deialdiari buruzko ebazpen honen 2. puntuan zehazten diren baldintzak bete ondotik jasoko da.

LEHENBIZIKO MAILAKO ZERRENDA

UDALA DIRULAGUNTZEN XEDEKO OBRA I.F.K. AURREK. % DIRULAGUN.

OIBAR IPren eraikina birmoldatzea (2. fasea) P3100900D 120.000,00 65 78.000,00

ALLO Gorapea berritzea erabilera anitzeko gela egiteko P3101200H 46.344,51 65 30.123,93

BAZTAN Amaiurko IPn psikomotrizitate gela eraikitzea P3105000H 74.014,16 65 48.109,20

ANTSOAIN Igogailua jartzea (1. fasea) P3132500D 80.040,00 65 52.026,00

ARTAXOA IPko leihoak aldatzea P3103800C 25.603,61 65 16.642,35

AZAGRA Igogailua jartzea P3104200E 72.323,88 80 57.859,10

BARAÑAIN Alaitz IPn irisgarritasuna (igogailua paratzea) (1. fasea) P3138600F 50.000,00 65 32.500,00

BERA Igogailua egokitzeko lanak P3125000D 55.295,81 65 35.942,28

BERBINTZANA IPn leihoak eta pertsianak aldatzea P3105300B 36.672,24 65 23.836,96

BERIAIN Igogailua paratzea P3190590D 73.325,34 65 47.661,47

BUÑUEL Gabeziak zuzentzea, suteen aurkako instalazioan, arotz lanak, komunak jartzea,

elektrizitateko hobekuntzak P3105700C 65.159,23 65 42.353,50

CINTRUENIGO IPren kanpoko hesia aldatzea P3107100D 11.727,60 65 7.622,94

CINTRUENIGO IPren instalazio elektrikoa berritzea P3107100D 33.773,75 65 21.952,94

ETXALAR Ikastetxea handitzeko obrak. (1. fasea) P3108100C 121.600,00 50 60.800,00

GARRALDA Tentsio baxuko instalazio elektrikoa P3111400B 69.509,89 80 55.607,91

IGANTZI Estalkia errepasatzea, leihoak aldatzea, kable elektrikoak aldatzea, eraikinaren

kanpoko drainatzea, fatxadako kapa bakarreko estaldura, alumin. pertsiank P3125900E 70.647,94 65 45.921,16

BAZTAN Iruritan areto bat ikasgela gisa egokitzea. P3105000H 36.435,79 65 23.683,26

LARRAGA IP berritzea eta handitzea (igogailua eta eragin eremua) P3114100E 134.278,84 65 87.281,25

LERIN IPko teilatu-hegala eta fatxada konpontzea P3115100D 21.340,76 65 13.871,49

LERIN Jolastokiko zorua konpontzea P3115100D 66.193,77 65 43.025,95

LESAKA IPko jantokiaren estalkia berritzea, eta elektrizitatea eta pintura P3115200B 83.712,76 65 54.413,29

LODOSA IPko lehenbiziko solairuko komunak berritzea P3115600C 55.229,22 65 35.898,99

LUZAIDE IPko arrailak ixtea, teilak aldatzea eta itaxurak konpontzea P3124800H 6.636,18 65 4.313,52

MENDABIA Leihoak aldatzea.(2. fasea) P3116500D 52.785,00 80 42.228,00

MIRANDA DE ARGA IPko solairu bat handitzea P3117100B 72.036,00 65 46.823,40

MONTEAGUDO Jolastokiko zoladura aldatzea P3117300H 38.056,18 65 24.736,52

MURCHANTE IPren kanpo jolastokietan zolata aldatzea P3117600A 117.069,71 65 76.095,31

OTSAGABIA Komunak/instalazioak berritzea (3. fasea) P3118500B 31.846,90 80 25.477,52

OTEITZA IPko gorapean ikasgela bat egitea P3120000I 16.141,40 65 10.491,91

IRUÑA Igogailua jartzea eta instalazio horretarako birmoldatze lanak P3120100G 102.199,67 65 66.429,79

AZKOIEN IPko beheko solairuko komunak eta aldagelak berritzea (2. fasea) P3120200E 45.813,25 65 29.778,61

RIBAFORADA IPn egiturazko hormigoian konponketak egitea P3120800B 6.136,40 65 3.988,66

RIBAFORADA IPn igogailua eta arrapala jartzea P3120800B 59.547,61 65 38.705,95

ERRONKARI IPko eta DBHIko estalkia berritzea (3. fasea) P3121000H 67.041,65 80 53.633,32

ERRONKARI Irisgarritasun lanak, arrapala eta komunak minusbaliatuendako P3121000H 40.245,25 80 32.196,20

URDIAIN IPn barne banaketak egitea P3124000E 45.776,18 65 29.754,52

OSOTARA 1.399.787,20

2. Bigarren mailako edo erreserbako zerrenda

Zerrenda honetako obrak "erreserbakoak" dira lehenbiziko mailako zerrendan daudenen aldean, eta esleitu zaien laguntza jasoko dute baldin eta ebazpen honen 2. eta 3. puntuetan xedatutakoa ez betetzeagatik gertatu diren hutsen ondorioz aurrekontuetako kontusailean krediturik badago.

BIGARREN MAILAKO ZERRENDA

UDALA DIRULAGUNTZEN XEDEKO OBRA I.F.K. AURREK. % DIRULAGUN.

OIBAR IPren eraikina birmoldatzea (3. fasea) P3100900D 184.951,78 65 120.218,66

ARANTZA Kanpoko ateak, leihoak, eta pertsianak aldatzea eta zola lixatzea P3102200G 5.900,00 65 3.835,00

ARANTZA Berokuntza eta ur beroaren instalazioa egokitzea eta eskailerak eta jolastokia

konpontzea P3102200G 1.550,00 65 1.007,50

BAZTAN Arizkungo IPn estalkipeko solairua berritzea P3105000H 80.262,55 65 52.170,66

AZAGRA Fatxada margotzea eta ateak berritzea P3104200E 5.000,00 80 4.000,00

AZAGRA Pertsianak aldatzea P3104200E 5.400,00 80 4.320,00

BERA Sotoan berrikuntzak egitea P3125000D 64.185,12 65 41.720,33

BERIAIN Kontraleiho isolatzaileak P3190590D 57.878,20 65 37.620,83

BAZTAN Elizondoko IPren eskolaguneko itxitura aldatzea P3105000H 88.745,04 65 57.684,28

BAZTAN Erratzuko IPko estalkia zaharberritzea, fatxadak konpontzea P3105000H 121.092,65 65 78.710,22

ETXALAR Ikastetxea handitzeko lanak (2. fasea) P3108100C 108.964,32 50 54.482,16

IRURTZUN Estalpeko guneak egokitzea P3190400F 8.247,60 65 5.360,94

LAKUNTZA IPn igogailua jartzea, traba arkitektonikoak kentzea, minusbaliatuen komunak

eta ikasgela bat ateratzea (1. fasea) P3113700C 127.160,16 65 82.654,10

LESAKA IPko jantokiko leihoak aldatzea P3115200B 69.126,80 65 44.932,42

LEZAUN Jolastokitik IPrako sarrera birmoldatzea P3115300J 30.815,40 65 20.030,01

OTSAGABIA IPko frontoiko aldagelen estalkia aldatzea P3118500B 54.749,36 65 35.587,08

ERRONKARI Instalazioen berritze partziala P3121000H 47.724,12 80 38.179,30

SANTACARA IPko jolastokiaren zoladura eta zokaloa, eta jolastokia ixtea P3122000G 30.392,00 65 19.754,80

TUTERA Jolastokiko zoladura berritzea eta sartzeko arrapalak sortzea Elvira España IPn P3123200B 166.783,00 65 108.408,95

UXUE Kanpo arotzeriako elementuak eta barneko atea aldatzea Uxueko IPn P3123500E 32.599,87 65 21.189,92

ATARRABIA Atargi IPn igogailua jartzea P3125800G 105.088,09 65 68.307,26

OSOTARA 900.174,41

Iragarkiaren kodea: F0710942